108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A S A R T A

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak behin betikoz onetsirik

@@@

Asartako Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra 2002ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran onetsi zuen Batzorde Kudeatzaileak hasiera batean. Jendaurrean egoteko aldia inork erreklamaziorik gabe iragan ondotik, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluari jarraikiz behin betikoz onetsirik gelditu da Asartako Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra. Hona hemen zehazturik:

DIRUSARRERAK:

I. kapitulua: 2.100 euro.

III. kapitulua: 430 euro.

IV. kapitulua: 6.010 euro.

V. kapitulua: 9.020 euro.

VII. kapitulua: 1.800 euro.

IX. kapitulua: 6.145 euro.

Osotara: 25.505 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 545 euro.

II. kapitulua: 15.525 euro.

III. kapitulua: 1.375 euro.

IV. kapitulua: 805 euro.

VI. kapitulua: 2.045 euro.

IX. kapitulua: 5.210 euro.

Osotara: 25.505 euro.

Asartan, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Kontzejuburua, Jesús María Alegría Azcárate.

Iragarkiaren kodea: A0207620