108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE38 borondatez birzatitzea. Hasierako onespena

@@@

Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen:

UE 38 unitatearen borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena

Ikusirik, Ernesto García Barandán jaunak eta beste batzuek abiarazitako espedientea, 38. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeari buruzkoa.

Ikusirik, Udaleko Hirigintza Zerbitzuak prestatutako txostena eta, orobat, Obren Batzordearen maiatzaren 30eko txosten-proposamena.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1.-Hasiera batez onestea 38. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko espedientea, Ernesto García Barandán jaunak eta beste batzuek abiarazia.

2.-15 eguneko jendaurreko epea irekitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutako jabeei banan-banan jakinaraztea.

Cintruenigon, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207682