108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Aurrekontuko aldaketak

@@@

Zizur Zendeako Udalak, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea gastuen aurrekontua aldatzeko espedientea. Hona zehazturik:

1.-Kreditu gehikuntza kontusail hauetan:

-452.62901. Kiroldegiko tabernako ekipamendua: 4.000 euro.

-452.62201. Udalaren kirol instalazioak, Asterainen: 5.200 euro.

-45316.62902. Haurrendako parkea, Sagues: 900 euro.

-121.22603. Gastu juridikoak eta auzietakoak: 6.000 euro.

-45312.22607. Festak: 1.202 euro.

Guztira: 17.302 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatua.

3.-Kreditu bereziak:

-452.62902. Kiroldegiko ekipamendua: 9.000 euro.

-121.623. Makinak eta tresnak: 11.250 euro.

-9515.766. Asteraingo Kontzejuaren dirulaguntza, Asterain-Undio bidea: 6.000 euro.

-432.60105. Paternaingo urbanizazioa: 42.000 euro.

Guztira: 68.250 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi mila eta biko ekainaren batean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0207606