108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

@@@

Udalbatzak, 2002ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Zizur Txikiko Zelaia sektoreko birzatiketa proiektuaren ondorioz sortutako M-17 lurzatiko xehetasun azterlana.

Argitaratzen den egintza honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0207605