108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

561/2002 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketako ikastetxeen eta erkidego autonomoen aldietarako dei egiten duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan adierazi komeni dela Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketako ikastetxeen eta erkidego autonomoen aldietarako deialdia argitaratzea. Izan ere, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza eta Unibertsitate Idazkaritzak 2002ko ekainaren 7an eman eta ekainaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaraturiko Ebazpenaren arabera, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari dagokio deialdi hori Nafarroako Foru Komunitatean antolatzea.

Irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren arabera eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketako ikastetxeen eta erkidego autonomoen aldietarako deialdia onestea, eranskinean doana.

2. Deialdia eta haren eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, deialdia eta honen eranskina igortzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Hezkuntzaren Hedapenerako Bulegora igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

ESPAINIAKO ETA AMERIKETAKO 2002KO ORTOGRAFIAKO III. LEHIAKETAKO IKASTETXEEN ETA ERKIDEGO AUTONOMOEN ALDIETARAKO DEIALDIA

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza eta Unibertsitate Idazkaritzak 2002ko ekainaren 7an eman Ebazpenarekin bat, Nafarroako Gobernuak Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketako ikastetxeen eta erkidego autonomoen aldietarako dei egiten du Nafarroako Foru Komunitatean, oinarri hauei jarraituz.

O I N A R R I A K

Lehena.-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketako ikastetxeen eta erkidego autonomoen aldietarako dei egiten du, Foru Komunitateak lehiaketa horren aldi nazionalean izanen duen ordezkaria hautatzeko.

Bigarrena.-2002/2003 ikasturtean Batxilergoko bigarren mailan izena eman duten Espainiako ikasleek parte hartzen ahalko dute aldi horretan.

Hirugarrena.-Ikastetxeen aldia. Lehiaketa horretan parte hartu nahi duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek ikasle bana hautatu beharko dute, erkidego autonomen aldian ordezkari izanen dutena. Horretarako ortografia hobekien dakien ikaslea izendatuko dute.

Parte hartzen duten ikastetxeek epaimahai bana osatu beharko dute. Ikastetxeko zuzendaria izanen da epaimahaiko lehendakaria eta hark hautaturiko Batxilergoko bi irakasle izanen dira mahaikideak.

Epaimahaiak egokien deritzen hauta-probak prestatu beharko ditu.

Parte hartzen duten ikastetxeek 2002ko urriaren 15a baino lehen hautatu beharko dute ikaslea eta izena emateko I. eranskinean ageri den eskabidea igorri.

Laugarrena.-Erkidego autonomoen aldia. Probak 2002ko urriaren 23an eginen dira, Iruñeko Navarro Villoslada BHIan, 10:30ean. Parte hartzen duten ikastetxeek hautaturiko ikasleek 10:00etan agertu beharko dute.

Probak epaimahaiak hasterakoan ezartzen dituen jarraibideen arabera eginen dira.

Bosgarrena.-Erkidego autonomoen aldiko epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria: Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria edo hark izendatzen duena.

Mahaikideak: Gaztelania eta Literaturako bi irakasle, Hezkuntza zuzendari nagusiak hautatuak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak eta 2002/03 ikasturtean Batxilergoa irakasten dutenak.

Mahaikiderik gazteena izanen da epaimahaiko idazkaria.

Seigarrena.-Epaimahaiko idazkariak probaren eduki eta emaitzen akta eginen du.

Epaimahaia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 22 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoaren arabera arituko da lanean.

Zazpigarrena.-Epaimahaiak hitzak emanen dizkie hautagaiei, ortografiaren aldetik gero eta zailagoak izanen direnak. Ongi idazten dituzten hautagaiak sailkatuko dira hurrengo txandetarako, lehiaketako garailea zehaztu arte.

Zortzigarrena.-Epaimahaiak, proba bukaturikoan, lehiakide guztiei irabazi diena izan dela garaile aldarrikatuko du.

Parte hartzen duten ikasleek erreklamazioak aurkezten ahalko dizkiote epaimahaiko lehendakariari, epaimahaiak nor izan den garailea aldarrikatzen duenetik 24 orduko epean.

Lehen gelditzen den lehiakideak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitatea lehiaketako aldi nazionalean.

Bederatzigarrena.-Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzen duen ikasleak eta harekin doan irakasleak joan-etorrietako, ostatuko eta mantenuko gastuen ordaina hartuko dute aldi nazionalean parte hartzeagatik, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza eta Unibertsitate Idazkaritzak 2002ko ekainaren 7an eman eta ekainaren 26ko "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaraturiko Ebazpenaren 7. atalean xedaturikoaren arabera.

Aldi nazionalean parte hartzeko hautaturiko ikasleak izena emana duen ikastetxeko zuzendariak izendatuko du harekin doan irakaslea, aukeran 2002/03 ikasturtean ikastetxe horretan Gaztelania eta Literatura irakasten duena.

Hamaikagarrena.-Deialdi honen eta honen ondoriozko egintzen aurka interesatuek gora jotzeko helegitea paratzen ahalko dute Nafarroako Gobernuan, helegitearen xede den egintza argitaratu, jendaurrean jarri edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketan izena emateko fitxa

IKASTETXEEN ETA ERKIDEGO AUTONOMOEN ALDIAK

1.-IKASLEAREN DATUAK

Deiturak: Izena:

N.A.N.: Jaioteguna: Telefonoa:

Helbidea:

Herria: P.K.:

Zer ikastetxetan eman duen izena 2002/03 ikasturtean Batxilergoko 2. mailarako:

2.-IKASTETXEAREN DATUAK

Izena:

Helbidea:

Herria: P.K.: Telefonoa:

Datu horiek dauzkan ikasleak Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketako erkidego autonomoen aldian parte hartu nahi du.

.................(e)n, 2002ko .........aren .........(e)an

(Eskatzailearen izenpea)

......................... j/a.k, ..............(e)ko ................. ikastetxeko idazkaria denak

ZIURTATZEN DU: Ikastetxe honek ............................ ikaslea hautatu duela ........., Espainiako eta Ameriketako 2002ko Ortografiako III. Lehiaketako erkidego autonomoen aldiko probetan parte hartzeko.

..................(e)n, 2002ko ........aren ........(e)an.

(Izenpea eta zigilua)

IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: A02081