108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

523/2002 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako proiektu editorial hauek baimendu eta dagozkion curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena: Matematika lehen eta hirugarren kurtsorako; Gaztelania eta Literatura lehen eta hirugarren kurtsorako; Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia lehen kurtsorako; Geografia hirugarren kurtsorako; Natur Zientziak lehen kurtsorako; Biologia eta Geologia hirugarren kurtsorako; Fisika eta Kimika hirugarren kurtsorako; Teknologia Informatikoa hirugarren kurtsorako. Halaber, Batxilergoko lehen kurtsorako proiektu editorial hauek: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika; Gaztelania eta Literatura; Filosofia; Marrazketa Teknikoa; Biologia eta Geologia; Fisika eta Kimika eta Mundu Garaikidearen Historia.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen araubide orokorreko irakaskuntzarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin behar direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Anaya argitaletxearen proiektu editorial hauek baimendu eta dagozkion curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena: Matematika lehen eta hirugarren kurtsorako; Gaztelania eta Literatura lehen eta hirugarren kurtsorako; Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia lehen kurtsorako; Geografia hirugarren kurtsorako; Natur Zientziak lehen kurtsorako; Biologia eta Geologia hirugarren kurtsorako; Fisika eta Kimika hirugarren kurtsorako; Teknologia Informatikoa hirugarren kurtsorako. Halaber, Batxilergoko lehen kurtsorako proiektu editorial hauek: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika; Gaztelania eta Literatura; Filosofia; Marrazketa Teknikoa; Biologia eta Geologia; Fisika eta Kimika eta Mundu Garaikidearen Historia.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Atalari (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta Anaya argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0207563