108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

138/2002 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko Lankidetza Itunaren testua onesten duena. Itun horren xedea da Iruñean, 2002ko azaroaren 26, 27 eta 28an, Nazioarteko Kongresu hau egitea: "Análisis del discurso: lengua, cultura, valores". Antolatzailea Nafarroako Unibertsitatea da.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza ituna, Iruñean, 2002ko azaroaren 26, 27 eta 28an, Nazioarteko Kongresu hau egiteko: "Análisis del discurso: lengua, cultura, valores". antolatzailea nafarroako unibertsitatea da.

Iruñean, 2002ko ekainaren 28an.

Bildurik:

Alde batetik, Pedro Pegenaute Garde jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Bestetik, Manuel Casado Velarde jauna, Nafarroako Unibertsitateko Irakasleen errektoreordea, Unibertsitatearen izenean eta bertako errektoreak delegaturik,

Azaldu dute:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eta, bereziki, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak interesa dutela Iruñean Nazioarteko Kongresu hau egiteko: "Análisis del discurso: lengua, cultura, valores". Antolatzailea "Diskurtsoa eta balioak" Ikerketa Proiektuko ikerketa taldea da. Iruñean eginen da, 2002ko azaroaren 26, 27 eta 28an.

2. Kongresu hori sartzen dela Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak duen planteamenduan, alegia, unibertsitateko komunitatearentzat eta, oro har, nafar guztientzat interesgarriak diren gaiak aztertu eta zabaltzeko Nafarroako unibertsitateekin eta irabazi asmorik gabeko bestelako entitateekin itunak ezartzeko duen horretan.

3. Kontuan harturik Kongresua nazioartekoa dela eta denen artean landuko direla diskurtsoen azterketari buruz -banakako hizkuntz produktuei buruz- azken urteotan Espainian eta beste herrialde batzuetan egin diren hurbiltze teoriko eta metodologikoak.

ERABAKI DUTE:

1. Nafarroako Gobernuak laguntza emanen du "Análisis del discurso: lengua, cultura, valores" izeneko Nazioarteko Kongresua egiteko. Antolatzailea Nafarroako Unibertsitatea da; hain zuzen ere, "Diskurtsoa eta balioak" Ikerketa Proiektuko ikerketa taldea.

2. "Análisis del discurso: lengua, cultura, valores" izeneko Nazioarteko Kongresuan ordezkari hauek bilduko dira:

-Batzorde akademikoa: Pedro Pegenaute Garde jauna, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia; Manuel Casado Velarde jauna, Nafarroako Unibertsitateko Irakasleen errektoreordea.

-Batzorde antolatzailea: José Remigio Múgica Navarro jauna, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria; Mª Victoria Romero Gualda andrea eta Ramón González Ruiz jauna, Nafarroako Unibertsitatearen aldetik.

3. Nafarroako Unibertsiteak konpromisoa hartzen du 2002ko azaroaren 26, 27 eta 28an Iruñean eginen diren jardueren Programa garatzeko. Emaitzak eta azkeneko ondorioak bildu eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira kopia bat igorriko du.

4. Nafarroako Unibertsitateak hartutako konpromisoen truke, Nafarroako Gobernuak dirulaguntza bat emanen du ekitaldi hori finantzatzeko, gehienez ere 6.912 eurokoa, hots, kalkulatutako kostuaren % 21,74. Bidezko frogagiriak aurkeztu ondoren, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ordainketa egiteko agindua emanen du; ordainketa 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuko 441000-43100-4810-422402 kontusailaren kargura eginen da ("Irabazi asmorik gabeko eta unibertsitate hedapeneko erakundeekin akordioak eta hitzarmenak egitea").

5. Itun honetan xedatutakoa bete dadin, jarraipen batzorde bat osatuko da, ondoko kide hauekin:

Nafarroako Gobernuko kideak:

-Pedro Pegenaute Garde jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

-José Remigio Múgica Navarro jauna, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Unibertsitateko kideak:

-Manuel Casado Velarde jauna, Irakasleen errektoreordea.

-María Victoria Romero Gualda andrea eta Ramón González Ruiz jauna.

6. Itun honek izaera administratiboa du eta, hortaz, itundutakoa interpretatu eta aplikatzerakoan ager daitezkeen desadostasun guztiak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ebatziko ditu hasiera batez; haren ebazpenen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jarri ondoren.

Eta adostasuna adierazteko, Lankidetza Itun hau sinatu dute aurretik adierazitako egun eta tokian.

Nafarroako Gobernuaren aldetik, Pedro Pegenaute Garde jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Nafarroako Unibertsitatearen aldetik, Manuel Casado Velarde jauna, Irakasleen errektoreordea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: a0207560