108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

460/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez finkatzen dira "Santakarako hondakin uren kolektoreen trazadura aldatzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak apirilaren 17an emandako 229/2002 Ebazpenaren bidez, "Santakarako hondakin uren kolektoreen trazadura aldatzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedura hasi zen. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egon ziren hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 17ko 327/2002 Foru Aginduaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi zen eta aurketzutako alegazioak ebatzi ziren.

Nafarroako Gobernuak, abuztuaren 5eko 181/2002 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen "Santakarako hondakin uren kolektoreen trazadura aldatzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilaria naizen aldetik,

AGINDU DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Santakarako Udaleko alkateari dei egitea, 2002ko irailaren 17an udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Santakarako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0209076