108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

740/2002 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikirako aterabidea berritzeko" proiektuaren jendaurreko aldia ebatzi eta proiektua behin betikoz onesten duena.

"Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikirako aterabidea berritzeko" proiektua maiatzaren 29ko 506/2002 Ebazpenaren bidez onetsi zen teknikoki eta jendaurrean jarri zen. 2002ko ekainaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (72. zk.) eman zen argitara.

Ebazpen horren bitartez, hasiera eman zitzaion ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari eta proiektua jendaurrean jarri zen, egoki juzgatzen ziren oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian ez dela bakar bat ere aurkeztu:

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez ditudan eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapen Prozedurari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikirako aterabidea berritzeko" proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, proiektuan aldaketarik egin gabe, ez baita alegaziorik aurkeztu.

2. "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikirako aterabidea berritzeko" proiektua behin betikoz onestea. 1.540.187,00 euroko aurrekontua du, kontrata bidez egiteko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjapetzapen Atalera eta Iruñeko Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0209324