108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

948/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" eraikuntza-proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak ekainaren 19an emandako 612/2002 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" eraikuntza-proiektua, apirilaren 18ko 412/2000 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aurreikuspenei jarraituz, eta 2001eko abuztuaren 2ko M.A.aren 4.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu Lege horren Erregelamenduko 235. artikulua garatzen baitu, "Bi alturatako gurutzaguneen eraikuntza proiektuei eta trenbide pasaguneak eta haien sarbideak berrantolatu, kontzentratu eta hobetzeko egin behar diren obrei onespen administratiboa ematearekin batera, onura publikoaren eta presako okupazioaren deklarazioa etorriko da, trenbide pasagune horietako lanak direla-eta lurrak desjabetu ahal izateko".

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" eraikuntza-proiektuak ukitutako ondasunen onura publikoa eta haien presako okupazioa deklaratutzat ematea.

2. "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" eraikuntza-proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Erriberriko udaletxean ager daitezen irailaren 26an, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behar balitz, behin betikoak, egiteko.

3. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Erriberriko udaletxeko iragarki oholean argitaratu eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere ematen dela.

5. Foru Agindu hau igortzea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzura, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera eta Erriberriko Udalera.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0209243