108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

934/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroa etorbidea (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea) berritzeko II. fasea: Ermitagañako ingurubideko eta Arcadio Larraonako biribilguneak" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Nafarroa etorbidea (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea) berritzeko II. fasea: Ermitagañako ingurubideko eta Arcadio Larraonako biribilguneak" izeneko lanak kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 867.657,65 euro.

-Egiteko epea: 5 hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria eta G taldea, 5. azpitaldea, f) kategoria.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko urriaren 3a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95 zenbakikoa) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zerrendatutako erregistro edo bulegoetan.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektu teknikoa eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura (San Ignazio etorb. 3, 3. solairua, Iruña) dei daiteke, 948-427456 edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas orrian begiratu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko urriaren 14an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Nafarroa etorbidea (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea) berritzeko II. fasea: Ermitagañako ingurubideko eta Arcadio Larraonako biribilguneak" izeneko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta .......... (letra eta zenbakitan) .......... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0209270