108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gazteriko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gazteriko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hura 2002ko ekainaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (70 zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gazteriko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskin gisa heldu da.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

BEITIA LOPEZ, JESUS MARIA

OTEIZA UGARTE, ROSARIO MARIA

RONCAL DELGADO, MARINA

ROYO ELVIRA, MARIA JESUS

SANTESTEBAN URIZ, JOSE RAMON

Baztertuak:

3.a) idatz-zatiko betebeharra ez betetzeagatik.

ARIÑO MENDIBIL, RICARDO

Iragarkiaren kodea: A0209000