108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 2. mailako hargin-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 2. mailako hargin-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hura 2002ko ekainaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (70 zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 2. mailako hargin-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskin gisa heldu da.

Bazterturiko izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik bada, zuzendu.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ARAMENDIA SUESCUN, FERNANDO

BULDAIN BARAIBAR, BORJA

CIAURRIZ MARCO, MIKEL

DEL CURA DE MIGUEL, EVA MARIA

GURUZIAGA REPARAZ, MIKEL

INSAUSTI ECHARRI, TOMAS

PEREZ ALDUNATE, JABIER

PEREZ PEREZ, JULIAN

PEREZ RODRIGUEZ, IGNACIO

SORIA JIMENEZ, JOSE MARIA

TRIGO LIZARI, CESAR

URIZ BALLIRIAIN, RAMON

VERA FERNANDEZ, DANIEL

VIGURI GONZALEZ, ERNESTO

Baztertuak:

Pagatu beharrik ez daukala guztiz ez frogatzeagatik

PEREZ FERNANDEZ, ESTRELLA ISABEL

Ordain-gutuna ez aurkezteagatik.

TORREGROSA BENEDE, IÑAKI

Iragarkiaren kodea: A0208999