108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herrilanetako ingeniari tekniko izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herrilanetako ingeniari tekniko izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hura 2002ko ekainaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (67 zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herrilanetako ingeniari tekniko izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskin gisa heldu da.

Bazterturiko izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik bada, zuzendu.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

BORDALLO MARTINEZ, MIGUEL

CAMARA CAMARERO, FRANCISCA

CARDONA CARRETERO, FELICIANO JESUS

CARRERO BLAZQUEZ, JUAN RAMON

CASTILLO CANTO, MONICA

ECHARTE PEÑA, FERMIN

FERNANDEZ SAGREDO, YOLANDA

GIL GOMEZ, LAZARO ANGEL

GONZALEZ SORIGUREN, JOSE FERNANDO

HERNANDEZ MATEOS, EUGENIA

MONTON BENITO, BEGOÑA

OLMOS SANCHO, DAVID

PALACIOS GIL, EDUARDO

PALMA RUIZ, OLIVIER

PEREZ-AGUILERA GUTIERREZ, ANTONIO

SANCHEZ POSTIGO, ALBERTO

Baztertuak:

Eskabidea izenpetu gabe aurkezteagatik eta azterketa egiteko eskubideagatik ez pagatzeagatik:

OLASKOAGA AROCENA, JOSEBA

-Igoera txanda

-Onartuak: Inor ez.

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: A0208998