108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko Siloko buru izateko lanpostu bat, oposizio bidez, betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko abuztuaren 5ean emandako Ebazpenaren bitartez onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko Siloko buru izateko lanpostu bat, oposizio bidez, betetzeko deialdia.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia eta 1993ko irailaren 1ean, 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea, oposizio bidez, Siloko buru izateko txanda irekiko lanpostu bat betetzea da. Lanpostua funtzionario araubidekoa eta C mailakoa da, 5515 zenbakia du plantillan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikia da eta Lizarran du destinoa.

1.2. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.3. Lanpostuak C mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan erabakitakoaren arabera.

1.4. Izangaia, hauta-probak gainditu eta deialdi honen xedeko lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, erregimen horretan aurreikusitako babesean.

Izendatzen den funtzionarioa Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzaren Araubidean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta badago, bertan segitzea aukeratzen ahalko du edo aipatu Gizarte Segurantzaren araubidean afiliatzea.

1.5. Izendatutako izangaiak destinoko herrian bizi beharko du, eta horretarako, udalerri horretan eduki beharko du bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte, f) letran eskatutakoa izan ezik, zeina 7.2 atalean aipatu epean bete beharko baita:

a) Espainiarra izatea edo Europako Batasuneko kide den Estatu batekoa edo Europako Elkarteak hitzartu eta Espainiak berretsi nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako Estaturen batekoa, langileek libre zirkulatzea badute; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste Estatukoen ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez dauden bitartean, baita haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, 21 urtez azpikoek edo gainekoek, gurasoen gain bizi badira.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokideren bat edukitzea, edo horietakoren bat eskuratzeko baldintzak betetzea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Bere eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako gidatzeko karneta edukitzea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak betebehar horiek frogatu beharko ditu deialdi honen 7.2 atalean adierazitako epean eta moduan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.a etorbidea, 2; Iruña), edo bestela Administrazio Publikoaren Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusten den beste edozein baliabideren bidez, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabide horiek deialdi honetan aurkeztutako ereduari beharko zaizkio lotu. Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorb., 2-atarian, eskuratuko dira, eta bertan, izangaiek, eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzerako, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela beharko dute adierazi.

Luzaezina da eskaerak aurkezteko epea.

3.2. 100eko 33ko edo gehiagoko ezgaitasun frogatua dutenek denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte haien beharra dutenean ariketak egiteko. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko dute zer ezgaitasun duten eta zein den eskatutako egokitzapena, eta eskabideari erantsi erakunde eskudunek ezgaitasunari buruz emandako egiaztagiria.

3.3. Eskabideari erantsi beharko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 12 euro sartu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko, edo ordaintzetik salbu dela frogatzen duen dokumentazioa.

Salbuesteko arrazoia frogatu ezean, azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertuta geldituko da.

Tasa ordaintzetik salbu daude:

a) 100eko 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak.

b) Deialdia argitaratu baino hilabete lehenago bederen, enplegu eskatzaile gisa inskribatuta daudenak. Betiere, inskribatuta dauden bitartean, ez diote uko eginen enplegu egokiko eskaintzei, ezta lanbideko promozio, prestakuntza edo birmoldaketei ere, non ez den arrazoi ongi frogaturik. Aipatu kontuen ziurtagiria aurkeztuko dute, Enplegu Bulegoak emana.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin izanez gero, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik, eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Kide hauek osatuko dute Epaimahai kalifikatzailea:

-Mahaiburua: Joaquín Miguel Sanz de Galdeano Equiza jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: José Luis Morón García jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Ataleko goi mailako teknikaria.

-Mahaikidea: Belén Pérez Larrea andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Ataleko Siloko burua.

-Ordezkoa: Jesús Malo Galilea jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Ataleko Siloko burua.

-Mahaikidea: Manuel Echarri Carasusan jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landare Osasuneko Bulegoko burua.

-Ordezkoa: Enrique Labiano Zabalza jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landare Osasuneko Bulegoko Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa.

-Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileri Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileri Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

-Mahaikide idazkaria: María Pilar García García andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikokoa).

-Ordezkoa: Marta Álvarez Alonso andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren Ataleko burua.

Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua bildu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak elkartu beharko dira.

5.3. Epaimahai kalifikatzaileko kideek ez dute parte hartuko, eta hala adieraziko diote deialdia antolatu duen organoari, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako abstentzio arrazoiak daudenean.

Halaber, izangaiek, aipatu gorabeherak suertatuz gero, epaimahaikideak errefusatu ahalko dituzte.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei dei egin ahalko die proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan baizik ez diote lagunduko Epaimahaiari.

6.-Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2003ko urtarrilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Gero, Epaimahaiak garaiz emanen ditu aditzera gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan.

6.2. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

Lehen ariketa: teorikoa. Idatziz, gehienez ere ordubetez, test moduko galdesorta bati erantzun beharko zaio gai-zerrendaren lehen eta bigarren parteetako edukiei buruz.

Bigarren ariketa: teorikoa. Idatziz, gehienez ere ordubetez, test moduko galdesorta bati erantzun beharko zaio gai-zerrendaren hirugarren eta laugarren parteetako edukiei buruz.

Hirugarren ariketa: praktikoa. Epaimahaiak erabakitzen dituen aspektuak hartuko ditu probak, betiere oposizioaren gai-zerrendako gaiei lotuak. Ariketa honetan bi kasu praktiko eginen dira eta horietako bakoitzak epaimahaiak erabakitzen duen iraupena izanen du.

6.3. Oposizioko probetan gehienez ere 70 puntu ateratzen ahal dira, honela banaturik:

-Lehen ariketa: gehienez ere 20 puntu. Baztertuta geldituko dira 14 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.

-Bigarren ariketa: gehienez ere 20 puntu. Baztertuta geldituko dira 14 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.

-Hirugarren ariketa: gehienez 30 puntu. Kasu praktiko bakoitzaren gehieneko balioa 15 puntukoa izanen da eta oposiziotik baztertuta geldituko dira kasu praktiko batean edo bestean 7,5 puntutik behera eskuratzen duten izangaiak.

6.4. Hirugarren ariketan, mahaikide bakoitzak bere kalifikazioa emanen die probei eta kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da parte bakoitzeko puntuazioa.

Mahaikideek emandako puntuazio handienaren eta txikienaren arteko aldea probaren puntuazio osoaren 100eko 30ekoa edo gehiagokoa bada, puntuazio handiena eta txikiena baztertuko dira. Betiere, hiru mahaikideren puntuazioa beharko da batez bestekoa ateratzeko.

6.5. Ariketa bakoitzeko kalifikazioa amaitutakoan, Epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta probak egin diren egoitzan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda haien kalifikazioekin eta, halaber, oposizioko hurrengo ariketa zein toki, egun eta ordutan eginen den, 48 ordu lehenagotik bederen.

6.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geratuko dira agertzen izangaiak edo aipatu dokumenturen baten bitartez nor diren azaltzen ez dutenak.

6.7. Hauta-probak egiteko, eskaera egiten duten ezgaituentzat, egokitzapenak jarriko dira denbora eta baliabide aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken ariketa egiten den tokian, probak gainditzen dituztenen zerrenda, ateratako puntuazioaren arabera ordenatua, jarriko du jendaurrean, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan ateratako kalifikazioak batu ondoren. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio espediente osoarekin batera, baita probak gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena ere. Delako proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Hirugarren ariketan puntuazio handiena ateratzen dutenen alde eginen da berdinketak hausteko. Hala ere, berdinduta jarraituz gero, gainerako ariketetako puntuazioak hartuko dira kontuan, bata bestearen ondoren eta ordenaren arabera.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo bere erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea erakusten dituen agiri baliokidea.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia kon- pultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak emandako txostena, karguari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten duen eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez dutela egiaztatzen duena.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela bereizia izan dioena.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko direla dioena.

Izangaiak Nafarroako beste Administrazio Publiko bateko -deialdi egilea ez den bateko- langile finkoak baldin badira, aurrekoez gainera, beste agiri hau aurkeztu beharko dute: beste Administrazio horretan izangaiak duen espedientean jasotako inguruabar eta aurrekari guztien ziurtagiria, sarbidea, antzinatasuna, maila, egoera administratiboak eta abar zehazteko.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo bere erakunde autonomoetako langile finko diren izangaiek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia kon- pultsatua, eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenarena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako funtzionario izateko behar den dokumentazioa, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatutakoa.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina.

7.3. Aipatu epean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuak salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira, eskabideko faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8.-Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, Siloko buruaren lanpostuan ari dadin, eta lanpostua emanen dio.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Ezinbesteko kasuak salbu, jabetzarik hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izateko. Kasu horretan 7.4. atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzeko egunetik beretik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiko 7.4. atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.-Errekurtsoak

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegindako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedatutakoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bostean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

.............. jauna/andrea, adin nagusikoa, ...... Nortasun Agiri Nazionalaren (edo baliokidea den nortasun agiriaren) jabe, ........(e)n (..........) ...eko .......aren .....(e)an jaioa, .......(e)ko nazionalitatea duena, helbidea ..........eko (........) ....... kalean, ......... posta kodea, eta etxean ....... telefonoa eta lantokian ....... telefonoa dituena,

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Siloko buru izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian, ........(e)ko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Ezgaituendako txanda murriztua*

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Ez duela indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik.

Ez dela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian adierazitako titulazioaren jabe dela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela, edo tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela, erantsitako dokumentazioak frogatu bezala.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

f Baduela ezgaitasunik, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orrialde batean zehaztuko dira ezgaitasunaren nondik-norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak.)

f Legez ezgaitua dela frogatzen duen agiria, erakunde eskudunak emana, aurkezten duela.

f Euskara gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkeztu duela*

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatu duela*

Horrengatik guztiagatik,

Eskabide hau onartu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ........... lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, ......(e)ko ............aren ......(e)an.

(Sinadura)

(*) Deialdian agertzen denean bakarrik.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Lehenengo partea

1.-Nafarroa Gaztelako Koroan sartzea. Historia, izaera eta ondorioak. Nafarroako Erresumaren eraentza konstituzionala. Nafarroako Gorteak. Erregeordea. Errege Kontseilua. Erresumako Diputazioa.

2.-1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundua. Itunaren sorrera, negoziazioak eta amaiera. Bere edukiaren azterketa. Bere itun izaera.

3.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: egitura eta edukia. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak: haren bermea eta etendura. Konstituzioaren Erreforma.

4.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Lanketa prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

5.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaketa eta eginkizunak; arautegia; funtzionamendua: osoko bilkura eta batzordeak. Kontuen Ganbara.

6.-Nafarroako Foru Diputazioa edo Gobernua: eginkizunak eta osaketa. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: bere hautaketa. Nafarroako Parlamentuan duen erantzukizuna.

7.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua: antolaketa eta eginkizunak. Departamentuari lotutako sozietate publikoak.

8.-Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legea. Egitura eta edukiaren azterketa.

9.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: egitura eta edukiaren azterketa.

10.-Nekazaritzako Bermearen Espainiako Fondoa (FEGA): Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko erakunde autonomoa; antolaketa eta eginkizunak.

11.-Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko legea: printzipio orokorrak eta aplikazio eremua. Prozedura administratiboak: prozedura administratibo orokorraren faseak. Prozedura bereziak. Errekurtso administratiboak: kontzeptua, printzipio orokorrak eta errekurtso motak.

12.-Europako Parlamentua: osaera eta eginkizunak. Europako Batasunaren Kontseilua: osaera eta eginkizunak. Europako Batzordea: osaera eta eginkizunak. Erregelamenduak eta zuzentarauak. Europako Batasunaren Justizia Auzitegia. Europako Batasunaren Kontuen Auzitegia.

13.-Espainia eta Europako Elkartea. Espainiaren integrazioa Europako Elkartean. EEren Nekazaritza Politika eta haren bilakaera Espainia sartu zenetik.

14.-Nekazaritzako merkatuen araubidea Europako Elkartean. Araubide motak. Nekazaritzako merkatuetan esku-sartzea. Nekazariarendako zuzeneko laguntzak. Nekazariarendako zeharkako laguntzak. Abeltzaintzako merkatuetan esku-sartzea. Abeltzainarendako laguntzak.

Bigarren partea

1.-Nafarroako geografia: mugak eta Nafarroaren azalera; orografia; klimatologia. Nafarroaren eskualdekatzea zona agronomikoen arabera. Demografia. Nafarroako nekazarien populazioa eta bere bilakaera. Nafarroako ekonomia: lehen, bigarren eta hirugaren sektorea. Komunikazio bideak.

2.-Nekazaritza sektorea Nafarroan: makromaganitudeak, jarduera garrantzitsuenen azterketa azpisektore, azalera eta produkzioen arabera. Bilakaera eta joerak.

3.-Sistema metriko hamartarra. Luzera unitateak: multiploak eta azpimultiploak, sinboloak eta baliokidetasunak. Pisu unitateak: multiploak eta azpimultiploak, sinboloak eta baliokidetasunak. Azalera unitatea eta nekazaritzako unitateak. Bolumen unitateak eta edukiera unitateak. Pisu espezifikoak.

4.-Arrazoi trigonometrikoak triangelu errektangularretan. Triangelu errektangularren ebazpen trigonometrikoa. Triangelu baten azalera bere aldeen arabera. Heron-en formula. Irudi plano poligonal itxien azaleraren kalkulua. Biraketa-gorputzen azalera eta bolumenak.

5.-Estatistika: datua, populazioa eta lagina. Karaktere estatistikoak: kualitatiboak eta kuantitatiboak. Aldagai estatistikoak: diskretuak eta jarraituak. Frekuentzia absolutua eta frekuentzia erlatiboa. Irudikapen grafikoak: barra-diagramak, histogramak, sektore-diagramak, piktogramak, kartogramak, diagrama linealak. Zentralizazio neurriak: batez besteko aritmetikoa, moda eta tarte modala, mediana. Barreiatzeko neurriak: ibilbidea, bariantza, desbideratze tipikoa.

6.-Goi mailako landareen organo begetatiboak: definizioa, eginkizunak eta osagaiak. Funtzio klorofilikoa. Karbonoaren zikloa naturan. Goi mailako landareen ugalketa: forma sexuala eta asexuala. Lorea: definizioa, eginkizunak eta osagaiak. Polinizazioa. Fruituak eta haziak: definizioa, eginkizunak eta osagaiak.

7.-Merkataritzako dokumentuak: albaranak eta ordainagiriak. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia BEZan.

8.-Nekazaritzako merkaturatzea. Nekazaritzako salerosketarako operadoreak. Merkataritzako nekazaritza kooperatibak. Nafarroan duten garrantzia. Ekoizleen organizazioek Nafarroan duten munta. Administrazioaren esku-hartzea nekazaritzaren arloko merkataritzan.

9.-Informatika: Word 97 Windows-erako. Oinarrizko kontzeptuak. Dokumentuak, taulak eta grafikoak egitea.

10.-Informatika: Excel 97 kalkulu orria Windows-erako. Oinarrizko kontzeptuak. Liburuak. Datuak, konstanteak eta formulak sartzea. Grafikoak.

Hirugarren partea

1.-Nekazaritzako Merkatuen Antolamendu Bateratua belarkien laborantzan. Azaleraren araberako laguntzak belarkien laborantzaren kasuan. Azaleraren araberako laguntza duten belarkien laborantza motak. Espainiako oinarrizko azalerak. Nafarroa eskualdekatzeko plana.

2.-Merkatuen Antolamendu Bateratua zerealetan. EEren merkatu bakarra zerealen kasuan. Bermerako prezioen erregimena eta interbentzioak. Interbentziorako eskubidea duten produktuak. Kalitate estandarra. Erosketa prezioak interbentzioan: hasierakoa, hileko igoera, erosketa prezioa.

3.-Interbentzioren bidezko erosketak zerealetan. Horretarako epe-aldia. Motak: a) interbentzioaren biltegietan; b) eskaintzailearen biltegian; c) zerbitzu-entitateen biltegietan. Interbentziorako gutxieneko betebehar kualitatiboak. Hobariak eta balio-galerak.

4.-Interbentzioaren esku dauden zerealen salmentak. Kalitate estandarra eta egiazko kalitatea. Salerosketaren operadoreak interbentzioko zerealaren salmentan. Trukerako erregimena zerealen kasuan. Zerealaren inportazioak. GATTek Espainiarako hartutako Erabakiak, EEra bilduz geroztik. Esportazioak. Zerealen esportazioaren itzulketak.

5.-Arroz azaldunaren erosketak interbentzio bidez. Arroz azaldunak gutxienez bete beharreko baldintzak interbentzio bidez erosteko. Arroz azaldunaren laginak hartzea. Arroz azaldunaren laginak hartzeko modua. Arroz azaldunaren kalitate estandarra, hobariak eta balio-galerak interbentzio bidez egindako erosketetan. Kalitate dudaezina ez duten aleen eta ale hautsien definizioak. Arroz azaldunaren multzo eta barietate nagusiak.

6.-Almidoia erabiltzeagatiko laguntza. Zerealen Merkatuen Antolamendu Bateratuan sartzea. Baimena duten fabrikatzaileak. Laguntza duten produktuak. Almidoira itzultzearen ziurtagiriak: balio-aldiak, itzulketaren zenbatekoak, bermeak.

7.-Behi okelaren erosketa interbentzio bidez. Interbentzioaren bidez erosten diren produktuak behi okelaren kasuan. Interbentzioaren gutxieneko betebeharrak. Behi okela izoztea. Interbentzioko behi okelaren salmenta. Nafarroan duen garrantzia.

8.-Merkatuen Antolamendu Bateratua produktu hortofrutikola freskoetan. Arautzen dituen produktuak. Nafarroako OPFHak eta produktu hortofrutikola freskoak. Produktu hortofrutikola freskoak kentzea, horretarako kalte-ordainen sistemaren bidez. Produktu hortofrutikola freskoak kentzeko gutxieneko kalitateak. Nafarroan duen garrantzia.

9.-Nekazariarentzako zeharkako laguntzak bazka idortuetarako, eguzkitan idortutako bazketarako eta bazka deshidratatuetarako. Bazka idortuen industria transformatzaileentzako laguntzak. Sortutako produktuaren gutxieneko betebeharrak. Nekazariaren eta industria transformatzailearen arteko kontratazioa, bazka berdea erosteko. Nafarroan laguntza mota honek duen eragina.

10.-Tabakoaren laborantza Nafarroan. Merkatuen Antolamendu Bateratua tabakoan: ekoizpen-kuotak, kontratuak eta enpresa transformatzaileak. Europako Batasuneko laguntzen sistema tabakoaren ekoizpenean: diru-sariak, dirulaguntza izateko eskubidea duten tabako motak. Enpresa transformatzaileak eta tabakoaren erosketa: hezetasuna, baliorik gabeko tabakoa eta gai arrotzak, tabakoaren kalitatearen gutxieneko betebeharrak. Ekoizleen elkarteentzako laguntza berariazkoa. Nafarroan duen garrantzia.

11.-Merkatuen Antolamendu Bateratua ardoetan eta alkoholetan. Ardogintzaren arloko aitorpenak, ekoiztutakoarena eta gordetakoarena. Nahitaezko distilazioak: entregatu beharreko lehengaiak, ezaugarriak eta kantitateak, ekoizpen-zonen araberako graduazioak. Mahaiko ardoaren borondatezko distilazioak: lehengaiaren ezaugarriak.

12.-Merkatuen Antolamendu Bateratua produktu hortofrutikola transformatuetan. Industrien kontratazio sistema. Laguntza izateko eskubidea duten produktuak. Produktu hortofrutikolak transformatzeko industria Nafarroan: ekonomian duen garrantzia eta gaur eguneko problematika.

13.-Gurinaren erosketa interbentzio bidez. Interbentzio bidez eros daitekeen gurinaren ezaugarriak. Eskaintzak. Produktua jaso eta biltegian gordetzea. Laginak hartzea. Kontrolak biltegian gordeta dagoen bitartean. Nafarroan duen garrantzia.

Laugarren partea

1.-Interbentzioko zerealetarako siloak: motak eta klaseak. Zereala jasotzeko siloak. Garraiatzeko siloak. Kaietako siloak. Interbentziorako aletegiak. Silo eta aletegi mekanizatuen ezaugarri nagusiak, baita haien instalazio mekaniko eta elektrikoena ere.

2.-Alearen idortegiak: oinarria eta xedea. Alea idortzeko instalazio baten deskribapen axalekoa. Zerealak merkaturatzean duten garrantzia eta aplikazioak. Nafarroan duen garrantzia.

3.-Interbentzioko instalazioetako motorrak: motak eta ezaugarriak. Erabileran duten helburua. Matxurak eta koipeztatzeak. Alea goratzekoak. Motak eta osagai nagusiak. Garraiatzaile horizontalak: motak. Alea mugiarazteko elementu osagarriak: torloju helikoidalak. Garraiatzeko zintak. Tutu teleskopikoak. Karga-jasogailuak.

4.-Alea garbitu aurreko, garbitzeko eta hautatzeko instalazioak. Haien xedea. Aleen sailkapena dentsitatearen arabera. Konfigurazioaren eta tamainaren araberako sailkapena. Sailkapen horiek egiteko erabiltzen diren baliabide eta elementuak

5.-Interbentzioko zereala siloetan jaso, gorde eta ateratzeko lanaren antolaketa. Zeldetan biltzea. Gordetako zereala neurtzea. Zer lan egin behar diren eta garien ibilbideak silo mota bakoitzean, garia garraiatzen denetik zeldetan bildu arte, eta zeldetatik ateratzen denetik irteerako baskulara. Siloetan garia garraiatzeko beste lan batzuk.

6.-Siloak, biltegiak eta horien instalazioak garbitu eta desinfektatzea. Lan horien helburu eta xedeak. Lokalen kubikazioa. Gas sulforosoaren bidezko desinfekzioa. Karbono-sulfatoaren bidezko desinfekzioa. Merkatuko beste produktu batzuk eta siloak eta aletegiak desinfektatzeko eta desintsektatzeko erabili behar diren dosiak. Silo eta biltegien fumigazio zianhidrikoa. Karraskarien aurkako bitartekoak.

7.-Zerealen laginak hartzeko arauak. Europako Batasunaren zuzentarauak laginak hartzeko. Laginak hartzeko modua zereala biltegiratzean: lagin partziala, lagin globala eta azken lagina. Jokatzeko modua. Lagin globalak eta azken laginak nola prestatu. Laginak hartzeko modua zereala biltegitik ateratzerakoan. Laginak hartzeko bide mekanikoak: laginak hartzeko zunda eta makilak; deskripzioa eta erabiltzeko moduak.

8.-Ale eta haziak merkataritzan sailkatzeko aparatuak. Zikinkerien determinazioak, hektolitroaren pisuaren determinazioak. hezetasunaren determinatzaile lasterrak, aleak moztekoak, ernagarriak: deskripzioa, erabiltzeko sistemak eta emaitzen interpretazioa.

9.-Biltegiko zerealen kontserbazioa. Kontserbazioan eragina duten faktoreak. Kontserbazio akastunaren ondorioz biltegiko zerealek izan ditzaketen kalteak. Biltegiko aleei kalte egiten dieten istripuak, eritasunak eta intsektuak. Halakorik ez izateko eta horiei aurre egiteko neurriak. Biltegiko zerealak desintsektatzeko eta desinfektatzeko sistemak. Zer produktu erabiltzen diren: nolako dosiak eta prozedurak. Horretarako baliabide mekanikoak.

10.-Biltegiko zerealen kontserbazioa aireberrituz eta hoztuz. Biltegiko zereala iraultzea. Aireberritzeko eta hozteko sistemak zutikako siloetan eta biltegi-aletegi horizontaletan. Horiek nola erabili. Alea aireberritzean kontuan hartu beharreko faktoreak: kanpoko airearen tenperatura, kanpoko airearen hezetasun erlatiboa. Airearen eragina ale-masan. Aireberritualdiaren iraupena. Ingurunearen eraginez biltegiko aleak hezetasunean eta pisuan izaten dituen aldaketak. Biltegiratuko zerealak eta higroskopizitatea.

11.-Segurtasun eta Higiene arauak siloko lanean.

12.-Neguko zereala ekoizteko teknikak Nafarroan. Espezieak, barietateak, ekoizpen eremuak, azalerak eta etekinak. Laborantzako teknikak. Izurri eta gaitzen kontrola. Belar txarrak kontrolatzea. Kalitateko parametroak.

13.-Udako zereala ekoizteko teknikak Nafarroan. Espezieak, barietateak, ekoizpen eremuak, azalerak eta etekinak. Laborantzako teknikak. Izurri eta gaitzen kontrola. Belar txarrak kontrolatzea. Kalitateko parametroak.

Iragarkiaren kodea: A0208997