108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

336/2002, ekainaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Antonia Del Burgo Tajadura andrea Curriculum Diseinurako Unitate Teknikoaren buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Antonia Del Burgo Tajadura andrea Curriculum Diseinurako Unitate Teknikoaren buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2002ko ekainaren 24tik aurrera izanen ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

2. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera, Funtzionarioen Nomina Bulegora, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0207557