108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

335/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Andrés Jiménez Abad jauna Curriculum Diseinurako Unitate Teknikoaren burutzatik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Andrés Jiménez Abad jauna Curriculum Diseinurako Unitate Teknikoaren burutzatik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzea. Erabakiak 2002ko ekainaren 23tik aurrera izanen ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

2. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera, Funtzionarioen Nomina Bulegora, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0207556