108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

166/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, María Concepción Vidaurre Donamaría andrea Liburutegi Sarearen Ataleko buru izendatzen duena. Erabaki horrek uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez. Izendatuek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute nahitaez.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-María Concepción Vidaurre Donamaría andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikitako funtzionarioa, Liburutegi Sarearen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Erabaki horrek 2002ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208436