108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

164/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, José Ortega García jauna Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Liburutegi Ataleko burutzatik kentzen duena. Erabaki honek ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Ortega García jauna Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Liburutegi Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Erabaki honek 2002ko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208430