108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

520/2002 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan A eredua duten ikastetxe itunduetan euskara ematen duten irakasleentzako eskola orduak onesten dituena, 2002/2003 ikasturterako.

Aurrekontuetako diruaren arabera, Departamentu honek ikastetxe itunduetan A ereduan eskolaturik dauden ikasleak behar bezala atenditzeko baliabideak eman izan dizkie ikastetxeei eta hala segitzeko borondatea du, nahiz eta, zenbait kasutan, horren ondorioz G ereduko ikasleak atenditzen dituzten irakasleak soberan egon.

Hori helburu, urtero-urtero, euskara irakasleentzat behar diren eskola orduak onesten dira. 2001/2002 ikasturteari dagozkionak, orain arte azkenak direnak, Hezkuntza zuzendari nagusiaren abuztuaren 23ko 762/2001 Ebazpenaren eta irailaren 19ko 825/2001 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Ikastetxez ikastetxe eta urtez urte aldatzen diren inguruabarrak kontuan harturik, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du 2001/2002 ikasturteko dirulaguntzak iraungitzea eta, 2002/2003 ikasturteari begira, A eredua duten ikastetxe itunduetan euskara irakasten duten irakasleek behar dituzten eskola orduak ematea, Euskara Zerbitzuak aurretik egindako txostena aztertu ondoren.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman 339/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abuztuaren 23ko 762/2001 Ebazpenaren eta irailaren 19ko 825/2001 Ebazpenaren bidez ikastetxe itunduetan A eredua irakasten duten irakasleentzat onetsiriko dirulaguntzak iraungitzea. Ikastetxe horiek Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan A eredua duten ikastetxe itunduetan euskara ematen duten irakasleen eskola orduak onestea. Ikastetxe bakoitzari dagozkionak Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.

3. Ebazpen honen 2. atalean aipatu eskola orduak 2002/2003 ikasturterako dira. Hurrengo ikasturteetan luzatu, iraungi edo aldatzen ahalko dira, ikastetxe bakoitzean gertatzen diren inguruabarren arabera.

4. Ebazpen honetan aipatu diren A ereduko ikastetxeetan, itundutako unitateen behin betiko egitura eta A edo G ereduan matrikulaturiko ikasleen kopurua direla kausa, Hezkuntza Itunean adierazten den irakasle kopurua G ereduko ikasleak atenditzeko gehiegizkoa baldin bada, gehiegizko unitate itundu bakoitzari dagokion irakasle ratioa murriztuko da.

Hortaz, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematen zaio, beharrezkoak diren kasuetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan, G ereduan, ari diren irakasleen ratioa murriztu dezan.

5. Ebazpen honen bidez baimendu diren eskola orduak ematen dituzten irakasleen soldatak hezkuntza administrazioak ordainduko ditu, hilabetero, ikastetxe bakoitzaren entitate titularraren izenean eginen den ordainketa delegatuaren bidez. Ordainketa delegatu horrek, hala ere, ez du inolako lan harremanik ekarriko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean.

Euskara emateko Ebazpen honetan baimentzen diren eskola orduak eta G ereduko gehiegizko irakasleen ratioaren murrizketa, klausula gehigarri gisa ageriko dira Hezkuntza zuzendari nagusiak eta dagokion ikastetxearen titularrak edo behar bezala kreditatutako legezko ordezkoak sinatuko duten hezkuntza itunaren agiri administratiboan.

6. Ikastetxe interesatuek zilegi dute Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, administrazioarekiko auzibidera jo aurretik, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

8. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuei, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

E R A N S K I N A

Euskara emateko orduak astean

HERRIA I K A S T E T X E A 2001/02 2002/03

Altsasu Sagrado Corazón 28 28

Aiegi Mater Dei 21 21

Bera Sagrado Corazón (Mod. B) 25 25

Burlata Amor de Dios 17,5 24

Burlata Regina Pacis 38,5 38

Lizarra Santa Ana 51,5 48

Mendabia Nuestra Señora de los Dolores 9 9

Iruña Calasanz 40 40,5

Iruña Cardenal Larraona 26 33,5

Iruña Esclavas del Sagrado Corazón 13 20

Iruña Hijas de Jesús 12 15

Iruña Nuestra Señora de la Compasión 50 50

Iruña Santo Tomás 62 62

Tafalla Escuelas Pías 44 44

Tafalla San José 12 12

Atarrabia La Presentación 20 30

Guztira 469,5 500

Iragarkiaren kodea: A0207455