108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Aurrekontuko II. aldaketa, hasiera batez onetsirik

Eguesibarko Udalak, 2002ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurtengo aurrekontuko II. aldaketa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan 202.ari buruz ezarritakoa betez, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J0208708