108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T Z I N

Antzingo Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala eta hirigintzako hitzarmena

Udalak, 2002ko uztailaren 22ko osoko bilkuran, ondokoak onetsi zituen hasiera batez: batetik, Antzingo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual bat, 3. sektoreari eta U.E.2.6ari dagokiena; sustatzaileak: Antzingo Udala eta Promociones Iraldea, S.L. izeneko Udalaren merkataritza sozietatea; eta bestetik, 3. sektorea kudeatzeko hirigintzako hitzarmena, Begoña Arechalde Aguirre andrearekin sinatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Proiektua udal bulegoetan aztertu ahalko da eta bidezko alegazioak era han aurkeztu ahalko dira, jendea hartzeko orduetan.

Antzinen, bi mila eta biko uztailaren hogeita lauan. Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0208707