108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

E D I K T U A

Leringo Udalak ondoko erabakia hartu zuen, 2002ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran:

Mugaketa.-Ikusirik herrilur baten ustezko okupazioaren gainean sustatu den espediente honen aurrekariak: delako lurra Leringo Landalurren Katastroko 3. poligonoko 264. lurzatian dago, Dehesan, eta muga hauek ditu: Antonio Alvarez Morcillo jaunaren eta haren emazte Magdalena García Aguilera andrearen finka eta Salvadora Perrella andrearen oinordekoena. Eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 110.etik 120.era bitarteko artikuluekin eta 139 eta 140. artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 47.etik 58.era eta 59.etik 61.ra bitarteko artikuluekin bat, toki entitateei obligazioa ezartzen baitiete beren ondareko ondasun eta eskubideak defendatzeko behar diren ekintzak egiteko.

Izanik: herrilur hori Dehesa bazkalekua delako finkaren puska da, eta hark, osotara, 254 hektarea, 73 area eta 53 zentiareako azalera du, eta Lizarrako Jabetza Erregistroan honela dago inskribatua: 2450. liburukia, 95. liburua, 62. orria, 7847. finka, 1. inskripzioa.

Leringo Landalurren Katastroko 3. poligonoko 264. lurzatiak honenbertzeko azalera du: 35 hektarea, 93 area eta 84 zentiarea. Mugak: Iparra, herrilurra, Nafarroako Foru Komunitatea, Inchusta Apecechea eta Miguel Sánchez jaunak; Hegoa, Francisco Javier Moreno, María Carmen Cruz, Julián Urra eta José Luis Aramendía; Ekialdea, Nicolasa Arralde, herrilurra, Desiderio Moreno, Francisco Yerro, Eugenio Gorricho, Francisco Cruz eta José Luis Ontoria, eta Mendebaldea, herrilurra, Nafarroako Foru Komunitatea, María Pilar San Vicente, Carmen Masó, Mercedes León, José Luis Cruz eta Elías Moreno.

Izanik: herrilur horretan hainbat eraikuntza daude, eta haien katastroko titularrak bertzeak bertze hauek dira: Antonio Alvarez Morcillo jauna eta haren emazte Magdalena García Aguilera andrea eta Salvadora Perrella andrearen oinordekoak.

Izanik: Alvarez Morcilloren eta haren emaztearen jabegoa, Cuevas de Balsa alderdian dagoena (Katastroan honela agertzen da: barreiatua, Dehesan), 160 metro karratuko azalera duela agertzen da; jatorriz, berriz, Udalak enkante publikoan 1925eko irailaren 12an saldu zuen azalerak 50 metro karratu zituen.

Izanik: Salvadora Perrella andrearen oinordekoen jabegoan, Cuevas de Balsa alderdi berean, nahasmendua dago mugetan, katastroko inskripzioaren eta jabe horien finkarekin muga egiten duen herrilurraren titulartasunaren artean.

Izanik: aitzinean adierazitakoak finken mugen zehaztasun eza dakar eta behar ez bezala okupatu direlako zantzu aski da, aski arrazoi, beraz, mugaketa espedientea irekitzeko, herrilurraren jabetza berreskuratu aldez aurreko eta nahitaezko prozedura gisa.

Eta ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen eta eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren aipatu artikuluak, Udalak bere ondarearen ondasun eta eskubideak mugatu, defendatu eta zaintzeko eta haien jabetza berreskuratzeko egin behar dituen ekintzei dagokienez, bildutako zinegotziak aho batez etorrita eta horiek izanik Udalbatzako kideen legezko zenbatekoen bi herenak baino gehiago, erabaki da:

1. Dehesa alderdian dagoen Katastroko 3. poligonoko 264. finkaren mugaketa administratiborako espedientea abiaraztea.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hiruretan hogeigarren egunaren biharamuna izanen da, goizeko bederatzietan, mugaketa lanak hasteko eguna.

3. Interesatuei erabakia jakainaraztea, erran nahi baita, Antonio Alvarez Morcillo jaunari eta haren emazte Magdalena García Aguilera andreari eta Salvadora Perrella andrearen oinordekoei, Katastroko 3. poligonoko 264. lurzatian dauden eraikuntzen titular eta jabeak diren aldetik.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, orok eta behar bezala identifikatu gabeko interesatu guztiek jakin dezaten.

5. Interesatu guztiei aditzera ematea ezen, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 51. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezko juzgatzen dituzten agiri guztiak aurkez ditzaketela beren eskubideak frogatu eta defendatzeko, eta horretarako muga-eguna izanen dutela mugaketa lanak hasi aitzineko hogeigarrena. Ohartarazten da epe horretatik kanpo ez dela ez agiririk ez alegaziorik batere onartuko.

6. Lizarrako Jabetza Erregistroari erabaki honen berri ematea, haren oharra egin dezan, jabariaren inskripzioaren ertzean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan dizan eta interesatuek jakin dezaten.

Lerinen, bi mila eta biko uztailaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208258