III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A B L I T A S
Lizitazio iragarkia. Haur Hezkuntzako (0tik 3 urtera) lehen zikloko ikastetxea kudeatzeko zerbitzuak kontratatzea
Kontratuaren xedea: Haur Hezkuntzako (0tik 3 urtera) lehen zikloko ikastatxea kudeatzeko zerbitzuak kontratatzea.
Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Presako tramitazioa.
Kontratuaren epea: 2002ko irailaren 16tik 2003ko abuztuaren 15era; 2008ko abuztua arte luzatzen ahal da.
Aurrekontua: 77.979,82 euro.
Behin-behineko bermea: 1.559,60 euro.
Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.
Agiriak interesatuen eskura egonen dira Ablitasko Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, iragarki honen epean.
Eskaintzen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, 14. egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintzen pleguan aipatzen direnak; jatorrizkoak edo kopia kautotuak aurkeztuko dira.
Proposamen eredua: baldintzen pleguan dagoena.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina kontatuta, 5. egun balioduneko eguerdiko ordu batean.
Ablitasen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.
Iragarkiaren kodea: A0209311