108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R U E T E

Bigarren eta hirugarren oihan enkantea

Lehenbiziko enkantea eman gabe gelditu zenez, Kontzeju honek bigarren eta hirugarren enkante publikoak eginen ditu, ahozko posturen bidez, % 10 eta % 20 merkeago, Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko 140. mendiko oihan lotea saltzeko, Artxulo, Akan-Atsoteita eta Beraitz alderdietan. Lote hori ondoko zuhaitz kopuru eta motaz osatuta dago:

6.228 pago, 3.457 metro kubiko zur eta 586 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioak 275.612,13 eta 3.521,93 euro dira, hurrenez hurren; hau da, 279.134,06 euro, guztira.

Bigarren enkantea, % 10 merkeago, Kontzejuko aretoan eginen da, 2002ko irailaren 19an, eguerdiko ordu batean; eta, beharrik bada, hirugarren enkantea eginen da, % 20 merkeago, 2002ko urriaren 3an, eguerdiko ordu batean.

Oharra: enkanteko baldintzak interesatuen eskura daude Kontzejuko idazkaritzan.

Berueten, bi mila eta biko abuztuaren batean. Kontzejuko burua, Juan Bta. Arrarás.

Iragarkiaren kodea: A0209395