108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Usategiak enkantean

Aezkoako Batzarre Nagusiak ahozko postuaren bidezko enkanterako deia egiten du, Gibelea alderdian dauden hamabost ehiza-postu errentan emateko, 2002ko ehiza- denboraldirako. Postuak banan-banan aterako dira enkantera. Enkantea 2002ko irailaren 14an, larunbata, eginen da, eguerdiko hamabietan, Aezkoako Batzar Etxean (Aribe). Baldintzen plegua interesatuen eskura izanen da Batzarrearen idazkaritzan.

Ehiza-postuak eta tasazioa:

1 zenbakiko ehiza-postua: 439,82 euro.

2 zenbakiko ehiza-postua: 601,01 euro.

3 zenbakiko ehiza-postua: 1.502,53 euro.

4 zenbakiko ehiza-postua: 1.953,29 euro.

5 zenbakiko ehiza-postua: 2.404,05 euro.

6 zenbakiko ehiza-postua: 1.202,02 euro.

7 zenbakiko ehiza-postua: 422,51 euro.

8 zenbakiko ehiza-postua: 422,51 euro.

9 zenbakiko ehiza-postua: 636,47 euro.

10 zenbakiko ehiza-postua: 892,80 euro.

11 zenbakiko ehiza-postua: 2.103,54 euro.

12 zenbakiko ehiza-postua: 1.338,45 euro.

13 zenbakiko ehiza-postua: 2.352,96 euro.

14 zenbakiko ehiza-postua: 1.803,04 euro.

15 zenbakiko ehiza-postua: 857,64 euro.

Lehengo enkantean ehiza-posturen bat hutsik gelditzen baldin bada, bigarren enkantea eginen da, % 10 merkeago, 2002ko irailaren 21ean, larunbata, eguerdiko hamabietan. Eta enkante horretan ere ehiza-posturik hutsik gelditzen bada, hirugarren enkantea eginen da, % 20 merkeago, 2002ko irailaren 28an, larunbata, eguerdiko hamabietan.

Ariben, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zortzian. Buruordea, Nicolás Remondegui Bastero.

Iragarkiaren kodea: a0209394