108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R A T S U N

Erabakia, Saldiasko bidea zabaltzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena

Eratsungo Udalak, 2002ko uztailaren 17an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Eratsungo Udalak obrak egitea onetsi zuen, Saldiasko bidea, ibilgailu motordunak pasatu daitezen, 3,5 metroko kaxa egin arte zabaltzeko.

Nahitaezko desjabetzapenari buruzko araudia ikusirik,

Erabaki du:

1. Saldiasko bidea zabaltzeko obrak egiteko, okupatu beharra eta erabilera publikoa deklaratzea.

2. Obra horiek egiteko ukitzen diren ondasun eta eskubideen zerrenda hau onestea:

Katastroko 1. poligonoko 549. lurzatia.

Titularra: Miguel Ezcurra Tellechea jauna.

Azalera, osotara: 5.452 metro karratu.

Desjabetu beharreko azalera: 319 metro karratu, zabaldu beharreko bidearen ertzean dagoen belagian zehar, eta 3 haritz, ertze horretan daudenak.

3. Goian aipatutako ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, edo bestela, zerrendan daudenei jakinarazten zaienetik hasita, proiektuak ukituta daudela uste duten pertsonek alegazioak egin ditzaten.

4. Erabakia Miguel Ezcurra Tellecheari jakinaraztea, proiektuak ukitutako titularra baita, eta ohartaraztea, halaber, jakinarazpena egiten zaionetik 15 eguneko epean egoki juzgatzen dituen alegazioak aurkezten ahalko dituela.

5. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Foru Erkidegoan zabalpenik handiena duten bi egunkaritan.

Eratsunen, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean. Alkatea, José L. Escudero.

Iragarkiaren kodea: A0208477