108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

147/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa. Tuterako "ETI" Bigarren Hezkuntzako Institutua kendu eta bi Bigarren Hezkuntzako Institutu sortzen ditu, behin-behineko izen hauekin: "ETI-1" eta "ETI-2".

Berariazko Lanbide Heziketa pixkanaka ezarriz joan delarik, antolamendu eta pedagogiako premia gero eta berariazkoagokoak sortu ditu hura ematen duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. Bigarren Hezkuntzako Institutuen erregelamendu organikoak berak, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak onetsiak (martxoaren 14ko NAOan argitaratua), antolamenduko berezitasun anitz hartzen ditu aintzat Lanbide Heziketako ikastetxeentzat. Berezitasun horiek gero eta gehiago izanen dira Nafarroako Lanbide Heziketa garatzeko plana abian jartzen denean, Nafarroako Gobernuak 2001eko abenduaren 26ko bilkuran onetsia.

Hori horrela, gure inguruko herrien Lanbide Heziketako ikastetxeen jardunbidea oinarritzen duten printzipioekin bat, eta bai Lanbide Heziketari buruzko II. Plan Nazionalaren proposamenekin bat ere, bide da Lanbide Heziketako irakaskuntzetan eta harekin lotutako beste zerbitzuetan espezializatutako ikastetxeak gara daitezen bultzatzea.

2001 urtean zehar Foru Komunitateko zenbait Lanbide Heziketa ikastetxe berrantolatu dira. Neurri horien artean, Bigarren Hezkuntzako zenbait institutu zatikatu dira berariazko Lanbide Heziketa eta eite bereko irakaskuntzak emateko.

Neurri horien bidez, ikastetxeen kudeaketa dinamikoagoa eta autonomoagoa izan dadin lortzeaz gain, lan munduari begira jarri nahi da berariazko Lanbide Heziketa, lan sektorearen premia eta eskakizunei erantzuteko eta hortaz irakaskuntza horiek egiten dituztenei zerbitzu hobeagoa emateko. Halaber, Lanbide Heziketan espezializatutako ikastetxe horiek Lanbide Heziketa Garatzeko Nafarroako Planaren hirugarren Helburuak zehazten duen ikastetxe sarearen gune estrategikoa izanen dira.

Horregatik, bigarren Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren berrantolamendu orokorra egin nahi da Tuteran eta Tuterako eskualdean, eremu horretan komeni baita arestian aipatu antolamendu printzipioak aplikatzea, bi egoera klaseri aurre egitea ahalbidetzeko. Lehenbizi, lanbide irakaskuntzak antolamenduz eta didaktikaz banakatu beharrari.

Bigarrenik, Bigarren Hezkuntzako Institutuek arrazoizko tamaina izan beharrari, behar bezala antolatu eta kudeatu ahal izateko. Premia hori, are handiagoa da Lanbide Heziketaren arloan.

Hortaz, bide da Tuterako ikastetxe publikoetako nahitaezkoen ondoko irakaskuntzak hiru ikastetxetan antolatzea, oraingo bien ordez. Horregatik, bada, Foru Dekretu honek "ETI" delako BHIa kentzeko agintzen du, eta bi ikastetxe berri sortzeko: "ETI-1" eta "ETI-2", eta "Benjamín de Tudela" delako BHIko heziketa zikloak "ETI-1" BHIra aldatzeko, zeinak bere gain hartuko baitu Tuteran eskaintzen den Lanbide Heziketako irakaskuntza guztien ardura.

Espedienteari Nafarroako Hezkuntza Batzorde Nagusiak edo Eskola Kontseiluak txostena egin dio eta irakasleen ordezkari sindikalei haren berri eman zaie.

Hori horrela delarik, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldeko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 2. artikuluarekin bat, ezartzen baitu Bigarren Hezkuntzako Institutuak sortu eta kentzea Nafarroako Gobernuari dagokiola, hartarako Foru Dekretu bat emanaz, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak hala proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2002ko ekainaren 30etik aurrera, Tuterako "ETI" delako Bigarren Hezkuntzako Institutua kentzen da.

2. artikulua. 2002ko uztailaren 1etik aurrera, ondoren zehazten diren Bigarren Hezkuntzako Institutuak sortzen dira:

1. Behin-behineko izena "ETI-1", honako ezaugarriekin:

-Araubidea: Egunazkoa

-Helbidea: Carretera Tarazona s/n

-Herria: Tutera

-Probintzia: Nafarroa

-Titularra: Hezkuntza eta Kultura Departamentua

Eskainitako hezkuntza:

-Teknologiako Batxilergoa

-Erdi Mailako Heziketa Zikloak:

Natur ingurunean gorputz eta Kirol jarduerak gidatzea, Administrazio Kudeaketa, Merkataritza, Ekipo eta instalazio elektroteknikoak, Kontsumorako ekipo elektronikoak, Mekanizazioa, Ile-apainketa, Makineriaren eta linea- eroanbideen instalazio eta mentenimendu elektromekanikoa, eta Erizaintzako zainketa osagarriak.

-Goi Mailako Heziketa Zikloak:

Administrazioa eta finantzak, Idazkaritza, Merkataritzako kudeaketa eta marketina, Produktu elektronikoen garapena, Erregulazio eta kontrol automatikoko sistemak, Mekanizazioaren bidezko produkzioa, Informatika sistemen administrazioa eta aplikazio informatikoen garapena, Ekipo industrialen mantenimendua.

-Lanbide Hastapeneko Programak:

Soldadura eta metalezko zurgintzako langilea eta Ibilgailu konponketako laguntzailea.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak planifikatzen dituen eta Lanbide Heziketarekin lotuta dauden beste eskaintzak: Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko prestatze ikastaroak, lanbide hastapen bereziko programak, Produkzio ingurunearen eskaera asetzen duten heziketa ziklo berriak, lanerako eta etengabeko Lanbide Heziketa.

Instalazioak. "ETI-1" delako BHIak gaurko "ETI" BHIaren eraikin zentrala hartuko du, eta bai ETI zaharra delako eraikinetik zehazten diren instalazioak, Tuterako San Juan Plazako 1. zenbakian kokatua, eta Canrasoko Industrialdearen gaurko Lanbide tailerretako nabe industrialak (B biala, 36 zk.).

2. Behin-behineko izena "ETI-2", honako ezaugarriekin:

-Araubidea: Egunazkoa

-Helbidea: Carretera Tarazona s/n

-Herria: Tutera

-Probintzia: Nafarroa

-Titularra: Hezkuntza eta Kultura Departamentua

Eskainitako hezkuntza:

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Curriculum Egokituko Unitateak eta Curriculum Dibertsifikazioko Programak barne.

-Naturaren eta Osasunaren Zientzietako Batxilergoa eta Giza Jakintza eta Gizarte Zientziena.

Instalazioak. "ETI-2" BHIak gaurko "ETI"an eraikitako eraikin berria hartuko du.

3. artikulua.

1. "Benjamín de Tudela" BHIan ematen diren Heziketa Zikloen eta Lanbide Hastapeneko Programen eskaintza "ETI-1" BHIra aldatuko da 2003-2004 ikasturtetik aurrera.

2. "Benjamín de Tudela" BHIak honako hezkuntza eskaintza izanen du 2003-2004 ikasturtetik aurrera:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Curriculum Egokituko Unitateak eta Curriculum Dibertsifikazioko Programak barne.

Naturaren eta Osasunaren Zientzietako Batxilergoa eta Giza Jakintza eta Gizarte Zientziena.

4. artikulua.

1. "ETI" BHIa desagertzeak eragiten dien langileak, bai irakasleak nola administrazio eta zerbitzuetakoak, bertan behin betiko destinoa badute, "ETI-1" eta "ETI-2" BHI berriei atxikiko zaizkie, Foru Dekretu honetako I. Eranskinean jasotzen den moduan.

2. Langile horiek "ETI-1" eta "ETI-2" institutu berriei atxikitzeak 2002ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Atxikitze horrek ez die ekarriko langile horiei, lekualdatze lehiaketei begira, "ETI" Bigarren Hezkuntzako Institutuan zuten antzinatasuna galtzea.

3. "ETI-1" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikitzen zaizkion administrazio eta zerbitzuetako langileak, Foru Dekretu honetako I. eranskinean ageri direnak, berdin arituko dira beren eginkizunetan "ETI-2" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren zerbitzuan, bi ikastetxeotako zuzendariak horren gainean agintzen dutenaren arabera."

5. artikulua.

1. Heziketa Zikloak eta Lanbide Hastapeneko Programak eman eta irakaskuntza horiei dagozkienetako espezialitate batean "Benjamín de Tudela" BHIan behin betiko destinoa duten irakasleak "ETI-1" BHIari atxikiko zaizkio. Foru Dekretu honetako II. eranskinean ageri da zein diren langile horiek.

2. Irakasle horiek "ETI-1" institutuari atxikitzeak 2003ko uztailaren 1etik izanen du ondorio. Atxikitze horrek ez die ekarriko langile horiei, lekualdatze lehiaketei begira, "Benjamín de Tutera" Bigarren Hezkuntzako Institutuan zuten antzinatasuna galtzea.

6. artikulua. Gaurko "ETI" BHIko irakasleak, eta bai "Benjamín de Tudela" BHItik heldu direnak ere, Foru Dekretu honetako II. Eranskinean aipatuak, ikastetxe horretan behin betiko destinoa badute, lehentasuna izanen dute 2. artikuluan aipatzen diren bi ikastetxeetako edozeinetan titulartasuna duten espezialitatearen arabera gaiturik dauden arlo, ikasgai eta moduluak emateko, ikastetxe horietan behin betiko destinoa duten irakasle espezialistak falta diren bitartean.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Aldatzen da martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretua, zeinak testua aldatzen dion martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuari, zeinak arauak ematen dituen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe sarea berrantolatzeko (apirilaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua); aldatu ere, honela: "ETI" BHIari atxikitako ikastetxeak "ETI 2" BHIari atxikita egonen dira 2002ko uztailaren 1etik.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa.-2002-2003 ikasturtean, honako Heziketa Zikloak eta Lanbide Hastapen Bereziko Programak egonen dira "Benjamín de Tudela" BHIaren menpean: Natur ingurunean gorputz eta Kirol jarduerak gidatzeko Erdi mailako zikloak eta Ile-apainketa, Informatika sistemen administrazioa eta aplikazio informatikoen garapeneko Goi mailako zikloak eta lanbide hastapen berezi balioanitzeko programa.

Bigarrena.-"ETI" Bigarren Hezkuntzako Institutua desagertzeak ukitzen dituen irakasleek, "ETI-1" BHIan tokia eskuratzen badute, zilegi izanen dute beren espezialitateko eskola ematen segitzea "ETI-2" BHIan, zerbitzu- eginkizunetan, harik eta ikastetxeak lehenbizikoz kasuko espezialitatean behar adinako eskola karga eskuratzen duen arte.

Hirugarrena.-"ETI-2" BHIaren instalazioak 2. artikuluko 2. idatz-zatian zehazten den hezkuntza eskaintza hartzeko adina zabaltzen ez diren artean, ikastetxe horrek zilegi izanen du "ETI-1" BHIko instalazioak erabiltzen segitzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ahalmena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu honek agintzen duena garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña

I. ERANSKINA

TUTERAKO "ETI-1" BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA

Tuterako "ETI-1" delako BHII berriari atxikitako irakasleen zerrenda

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NAN IZEN-DEITURAK ESPEZIALITATEA

8956713 Alfaro, Gil, José María Sistema Elektronikoak

16000111 Arregui, Alava, María Pilar Enpresen Administrazioa

15783690 Barquero, Arbizu, Porfirio Fabrikazio mekanikoko Antolamendu eta Proiektuak

78741224 Calvo, Martínez, Elena Merkataritzako Antolamendu eta Kudeaketa

72653108 Castell-Ruiz, Casado, José María Sistema Elektronikoak

72610649 Castillo, Crespo, José María Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak

15834477 Cía, Prieto, Francisco Informatika

16005075 Chueca, Malo, Jesús Enpresen Administrazioa

17687787 Gareta, Piazuelo, Roberto Merkataritzako Antolamendu eta Kudeaketa

72611835 Gorrindo, Lovera, Alberto Enpresen Administrazioa

72664661 Iñiguez, Esquisábel, Luis Santiago Informatika

15833709 Láinez, Ibiricu, Félix Angel Enpresen Administrazioa

16016983 Lázaro, Viloche, Juan Pablo Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak

17147047 Martínez, Arévalo, Juan Ramón Osasun Prozesuak

16007155 Melero, Labarga, Mª Nieves Psikologia eta Pedagogia

15734340 Mesa, García, Eugenio Lanbiderako Prestakuntza eta Orientazioa

16008126 Pardo, López, Celia Enpresen Administrazioa

16013910 Pascual, Morales, Fernando Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak

16002414 Pastor, Moreno, Ricardo Organización y Proyectos Fabricación Mecánica

78741963 Pérez, Barquín, Monserrat Lanbiderako Prestakuntza eta Orientazioa.

16003935 Sada, Enériz, Luis María Sistema Elektronikoak

15853431 Serrano, Arriezu, María Carmen Merkataritzako Antolamendu eta Kudeaketa

16002090 Towse, Sánchez, Agustín Fabrikazio mekanikoko Antolamendu eta Proiektuak

16006299 Ullate, Gómez, Luis Miguel Enpresen Administrazioa

72642535 Vallejo, Casado, Miguel Angel Lanbiderako Prestakuntza eta Orientazioa

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak

NAN IZEN-DEITURAK ESPEZIALITATEA

72653264 Arriazu, Serrano, Carmelo Ekipo Elektronikoak

16004445 Catalán, Martínez, José Félix Makinen Mekanizazio eta Mantenimendua

16009598 Ciria, Fadrique, Juan Carlos Ekipo Elektronikoak

72610518 Escalada, Hernández, José Ignacio Makinen Mekanizazio eta Mantenimendua

72610246 Escribano, Bailo, Jesús Makinen Mekanizazio eta Mantenimendua

16020238 Escudero, Yagüe, Eva María. Merkataritza Prozesuak

15833686 García Cárcamo, José Alberto Administrazio Kudeaketako Prozesuak

16007882 González, Felipe, Pedro Makinen Mekanizazio eta Mantenimendua

16789271 González, González, Cecilio Makinen Mekanizazio eta Mantenimendua

72610656 Martínez, Abadía, José Manuel Ekipo Elektronikoak

16009236 Moneo, García, María Lourdes Administrazio Kudeaketako Prozesuak

16000305 Pérez, Monzón, Jesús Moisés Instalazio Elektroteknikoak

16009588 Pérez, Pérez, María Lina Osasun Prozesuak eta Laguntza

15726241 Ridruejo, Calvo, César Instalazio Elektroteknikoak

72610235 Santos, Jiménez, Daniel Makinen Mekanizazio eta Mantenimendua

78740970 Sanz, Malumbres, José Manuel Makinen Mekanizazio eta Mantenimendua (Talleres Profesionales)

16011169 Sanz, Sandúa, Mariano Luis Instalazio Elektroteknikoak

Tuterako "ETI-1" ikastetxe berriari atxikitako langile ez irakasleen zerrenda

TOKIA IZEN-DEITURAK LANPOSTUA MAILA

33090 Martínez, Pérez, Manuel Administrari Ofiziala C

33938 Redondo, Gamen, María Angeles Administrari Ofiziala C

33561 Ortega, Pérez, María Luz Administrari Laguntzailea D

31058 Chueca, Caro, José Ignacio Mantenimenduko Langilea D

34123 Ruiz, Ruiz, José Javier Mantenimenduko Langilea D

Tuterako "ETI-1" ikastetxe berriari atxikitako langile ez irakasleen lanpostu hutsen zerrenda

TOKIA IZEN-DEITURAK LANPOSTUA MAILA

36353 Hutsik Administrari Laguntzailea D

35643 Hutsik Etxezaina D

35832 Hutsik Etxezaina D

35800 Hutsik Zerbitzu Orokorrak E

35801 Hutsik Zerbitzu Orokorrak E

31228 Hutsik Zerbitzu Orokorrak E

TUTERAKO "ETI-2" BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA

Tuterako "ETI-2" BHIari atxikitako irakasleen zerrenda

Maisu-maistrak

NAN IZEN-DEITURAK ESPEZIALITATEA

72639132 Alfaro, Calvo, José Javier Matematika

72633440 Baztán, Bordonaba, Jesús María Gizarte Zientziak

72644363 Gastón, Arnedo, Francisco Javier Gaztelania

16005467 Gil, Pérez, María Cruz Gaztelania

15773614 Gómez, Martínez, Ignacio Ingelesa

72648192 Iturre, Baldúz, Concepción Gizarte Zientziak

15770868 Laborda, Resa, Pablo Gorputz Hezkuntza

16781121 Martínez, Castellano, Eliseo Natur Zientziak

72644268 Mayayo, Litago, Juan Jesús Natur Zientziak

15853626 Muníain, Sánchez, Rafael Pedagogia Terapéutica

72653271 Pérez, Calavia, José Angel Gizarte Zientziak

78740776 Pérez, Mateo, Juan María Musika

16001810 Pina, Azcárate, Angel Natur Zientziak

16010531 Ramírez, Calvo, Lourdes Ingelesa

16780457 Romero, Antón, Felipe Santiago Ingelesa

15740297 Serrano, Sierra, Julio José Matematika

45272676 Vivancos, Gómez, Margarita Frantsesa

16005682 Yubero, Baigorri, María Carmen Pedagogia Terapeutikoa

15794677 Zugaldía, Aldaba, Javier María Gaztelania

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NAN IZEN-DEITURAK ESPEZIALITATEA

72663320 Alvarez, Adrián, Ana Flora Marrazketa

16007881 Alvero, Coloma, Yolanda Matematika

15902063 Argomániz, Laredo, Inmaculada Psikologia eta Pedagogia

18193999 Azcárate, Iriarte, Francisco J. Latina

13102158 Barcina, Cereceda, Jesús Biologia eta Geologia

15778715 Barquero, Arbizu, Francisco J. Matematika

15688889 Campoy, Zueco, Luis Geografia eta Historia

73192161 Carrey, Escuer, Jesús Eremu Praktikoa

16001613 Cerrón, Pérez, Ildefonso Fisika eta Kimika

16009042 Chueca, Ruiz, Francisco J. Eremu Praktikoa (Aniztasuna)

40832398 De Miguel, Alaman, José Miguel Gorputz Hezkuntza

18016398 De Pablo, Quera, Araceli Fisika eta Kimika

16000953 Díez, Ochoa, Jesús M. Alejandro Marrazketa

16002750 Escudero, Martínez, Francisco J. Matematika

16525266 Espinosa, Subero, María Jesús Gaztelania

15994995 Etxezarreta, Esparza, Josune Marrazketa

15784696 Fidalgo, Lizarraga, José Ignacio Matematika

15791531 Flamarique, Arbizu, Elvira Biologia eta Geologia

17702613 Garcés, Laleona, Domingo Ekonomia

16001765 García, Gracía, José María Teknologia

72647850 Garde, Ayegui, Javier Teknologia

78740826 Gayarre, Gil, Jesús Angel Geografia eta Historia

15797515 Gil, Lastiri, José María Gaztelania

15795377 Gómara, Ruiz, Jesús Matematika

33418368 González, Arbeloa, Jesús Luis Filosofia

17437412 Herrer, Muñoz, M. Virtudes Matematika

15769573 Huarte, Itóiz, María Josefa Ingelesa

72423656 Iraeta, Quintela, Juan Ramón Filosofia

72861946 Jiménez, Virto, Pedro Geografia eta Historia

29089632 Lerín, Ortiz, Ana M. Gaztelania

16011331 Les, Sáenz, María Dolores Biologia eta Geologia

16009600 Lizaldre, Sánchez, Miguel Angel Teknologia

16009801 Lízar, Planillo, José Ramón Teknologia

16008197 López, Jaso, Amaya Ingelesa

17712967 López, Pérez, María Pilar Matematika

15954335 Marín, Alonso, Clara Isabel Ingelesa

15793512 Marín, Orta, Francisco Javier Matematika

16003291 Martín, Gascón, Luis Miguel Fisika eta Kimika

7777102 Martín, Herrera, Cayo Fisika eta Kimika

16784955 Martínez, Antón, María Lucía Geografia eta Historia

16515766 Martínez, Balmaseda, Javier Geografia eta Historia

15843598 Marzo, Virto, Olga Eremu Zientifiko-Teknikoa

16000215 Miramón, Díaz, Juan José. Matematika

7771976 Miranda, Galdeano, Delia Gorputz Hezkuntza

44632564 Montealegre, Diesta, Esther Eremu SozioLinguistkoa

16012440 Moreno, Sánchez, Yolanda Ingelesa

15827773 Múgica, Martinena, Juan Carlos Musika

25157307 Muñoz, Godia, Eulalia Matematika

17816598 Pérez, Albiac, Miguel Angel Frantsesa

16001930 Pérez, Pejenaute, Mercedes Geografia eta Historia

16017310 Prieto, Pérez, María Isabel Ingelesa

18196003 Redín, Armañanzas, Ana Elena Marrazketa

78741652 Remírez de Ganuza, López, Carmen Fisika eta Kimika

15852676 Royo, Sola, José María Gaztelania

73063589 Rubio, Calvo, Luis Antonio Gorputz Hezkuntza

16005382 Ruiz, Alegría, José Antonio Gaztelania

15729420 Santín, Varea, Miguel Angel Teknologia

72759551 Sanz, Maza, Tomás Matematika

16001986 Sanz, Ovejas, Alfonso Geografia eta Historia

16005855 Sola, Lasheras, Esteban Geografia eta Historia

78741679 Tejada, Navas, Agustín Ingelesa

17848358 Uriel, Ciriza, José Angel Gaztelania

18200188 Vallés, Lanas, Luis Ingelesa

15828276 Zabalza, Compains, María Jesús Gaztelania

II. ERANSKINA

TUTERAKO "ETI-1" BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA

Tuterako "ETI-1" BHI berriari atxikitako irakasleen zerrenda

NAN IZEN-DEITURAK ESPEZIALITATEA

15849010 Estevez, Jiménez, Francisco Lanbiderako Prestak. eta Orient.

16016767 Jiménez, Miramón, Jesús Mª Informatika

72440038 Rodríguez, Fidalgo, Elena Informatika

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

NAN IZEN-DEITURAK ESPEZIALITATEA

29138989 Abadía, Cenoz, Guillerm Informatika Sistema eta Aplikazioak

Iragarkiaren kodea: A0207855