93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

2000ko aurrekontuan kreditu transferentziak egiteko espedientea, Kirol Patronatuari dagozkion zenbait kontusailetara, behin betikoz onetsirik

Tafallako Udalak, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean:

Honako hau onestea: 2000ko aurrekontuan kreditu transferentziak egiteko espedientea, Kirol Patronatuari dagozkion zenbait kontusailetara, 4.791.000 pezetakoa baita (43/00 espedientea).

Jendaurreko epea, 15 egun baliodunekoa, hasierako onespena 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 30ean, argitaratu zenetik, inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik geratu da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, bi mila eta bateko ekainaren hogeian. Alkate udalburua, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: a0106802