93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala, zeinak hiri katastroko 2. poligonoko 67. lurzatia ukitzen baitu

Zizur Nagusiko Udalak, 2001eko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa puntuala, zeinak hiri katastroko 2. poligonoko 67. lurzatia ukitzen baitu.

Sustatzailea: Inversiones Río Aragón.

Aldaketa jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aldaketari buruzko espedientea interesatuen eskura egonen da Zizur Nagusiko Udaleko idazkaritzan, jendearendako harrera egunetan eta orduetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106795