93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5.ean xedatutakoa betetzeko, 15 egun balioduneko epea ezarri da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legeak eskatzen dituen betebeharrak bildu eta Udalerri honetako bake epaile titular eta ordezko hautatuak izateko interesa dutenek udal bulegoetan eska dezaten. Bertan behar den eskabidea emanen zaie.

Faltzesen, bi mila eta bateko ekainaren hemeretzian. Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0106792