93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

166/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Bakedaoko Kontzejuko (Ameskoabarren) 125 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren María Cleofé Erdocia San Martín andreari saltzeko.

Bakedaoko Kontzejuak (Ameskoabarren) Nafarroako Gobernuari eskatu dio 125 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail hori "La Balsa" alderdian dago eta 7. poligonoko 443. lurzatiaren parte bat hartzen du.

Desafektazioaren xedea da lur hori María Cleofé Erdocia San Martín andreari saltzea, bertan bere ohiko etxebizitza eraikitzeko.

Bakedaoko kontzejuak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Bakedaoko Kontzejuko 125 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lur hori 7. poligonoko 443. lurzatian dago, "La Balsa" alderdian.

2. artikulua. Bakedaoko kontzejuari baimena ematen zaio desafektatutako lur hori María Cleofé Erdocia San Martín andreari saltzeko, bere ohiko etxebizitza bertan eraiki dezan.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Bakedaoko kontzejuak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Bakedaoko Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko kartografia ofizialean adierazi. Halaber, aldaketaren berri emanen die Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0107153