93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Udalaren 2001eko aurrekontu arrunteko kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2001eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, Udalaren 2001eko aurrekontu arrunteko kreditu berezien espedientea onetsi zuen, guztira 84.150.000 pezetakoa baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikulua betetzeko, delako espedientearen tramitazioa eta onespena aurrekontuetako informazio, erreklamazio eta zabalkunderako bete behar diren baldintza berberetan egin behar dira. Aipatu legezko testuaren 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2001eko maiatzaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen Udalak 2001eko martxoaren 29ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.

Udalaren 2001eko aurrekontu arrunteko kreditu berezirako espedienteak jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, 84.150.000 pezetakoa baita, behin betikoz onetsita gelditu da, eta 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka eta laburturik:

ALTAK GASTUETAN:

Kontusaila: 20201-1211. Izena: eraikinen alokera. Zerbitzu orokorrak. Zenbatekoa: 700.000 pezeta.

Kontusaila: 22707-1211. Izena: azterlanak eta lanak. Zerbitzu orokorrak. Zenbatekoa: 10.000.000 pezeta.

Kontusaila: 22707-6100. Izena: azterlanak eta lanak. Ekonomia eta Ogasuna. Zenbatekoa: 3.500.000 pezeta.

Kontusaila: 62206-4526. Izena: kirol instalazioak. Zenbatekoa: 500.000 pezeta.

Kontusaila: 62210-4431. Izena: Udalaren hilerriko obrak. Zenbatekoa: 52.000.000 pezeta.

Kontusaila: 68200-4320. Izena: higiezinak erostea. Zenbatekoa: 10.000.000 pezeta.

Kontusaila: 68504-1211. Izena: jardueretarako karpa erostea. Zenbatekoa: 7.000.000 pezeta.

Kontusaila: 78701-7510. Izena: Tarazonicaren Bide Berdearen Partzuergoa. Zenbatekoa: 450.000 pezeta.

ALTAK DIRUSARRERETAN:

Izena: Nafarroako Gobernuaren kapital dirulaguntzak. Zenbatekoa: 36.000.000 pezeta.

Izena: diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 48.150.000 pezeta.

LABURPENA:

Altak dirusarreretan: 84.150.000 pezeta.

Altak gastuetan: 84.150.000 pezeta.

Aldea: 0 pezeta.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratuz, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa paratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren hamabostean. Ogasuneko zinegotzi eskuordea, José Maria Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: A0106589