93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Behin betiko onespena Udalaren industrialdea urbanizatzeko proiektuari

2001eko apirilaren 16ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Fustiñanako Udalak, osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Udalaren industrialdea urbanizatzeko proiektua, Nasuinsa-Fustiñanako Udalak sustatua, eta dagoeneko iragana da jendaurreko epea, inork alegaziorik aurkeztu gabe. 2001eko maiatzaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: A0106138