93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala Hasierako onespena

Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2001eko ekainaren 7an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Barasoaingo Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Barasoaingo landalurren katastroko 1. poligonoko 7. lurzatia lurzoru urbanizagarrien sailean sartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115.2, 127.1 eta 141.2 artikuluei jarraikiz, aldaketa espedientea, lurzatiaren titularrarekin egindako hitzarmenarekin batera, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Barasoainen, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Batzorde Kudeatzaileko burua, Carlos Izuriaga Eslava

Iragarkiaren kodea: A0106136