93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

879/2001 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko E.T.E. (Erradioterapiako teknikari espezialista) izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 17an emandako 369/1999 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko E.T.E. (Erradioterapiako teknikari espezialista) izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1999ko apirilaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (52 zk.) argitaratu zen.

Ekainaren 11n Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako 1016/1999 Ebazpenaren bidez deialdiko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko E.T.E. (Erradioterapiako teknikari espezialista) izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ARMARIO FERNANDEZ, M. MAR

GOLDARAZ ARRONDO, INMACULADA

MUÑOZ-GUERRA VARONA, PILAR

RECALDE SANZ, M. ANGELES

SALVADOR LENGUA, SUSANA

SANZ BELLOSO, ANA MARGARITA

SIERRA DIAZ, MARTA

Baztertuak: Inor ez.

2. Oposizialdiko lehenbiziko ariketa 2001eko irailaren 10ean eginen dela adieraztea, 10:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan.

3. Epaimahaiaren osaera aldatzea. Aldaketa horren ondorioz, Antonio Merino Díaz de Cerio jauna izanen da epaimahaiburua, Luis Otermin Fagoaga jaunaren ordez.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: a0107842