93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2001eko maiatzaren 31n egin bilkura arruntean, Hiri Antolamendu eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen I. Handitzearen eranskineko obrak interes orokorrekoak eta onura publikokoak direla deklaratzea: Barrena hegoaldeko biribilgune berria. Tuterako sarbidea, Zaragozako errepidetik datorrena, berritzea (lehengo N-232), II. fasea: Plaza de Europa-Tutera hegoaldeko lotunea (1. ardatza: Plaza de Europa-Barrenako biribilgunea tartea; 3. ardatza: Eroskiko biribilgunea-Tutera hegoaldea-Fontellas tartea). Obra horiek Tuterako obren barruan daude eta Nafarroako errepideen sare nagusia ukitzen dute. Halaber, erabaki zuen obra horien proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura abiatzea, okupatu baino lehen ordainketa eginez edo gordailuan utzita. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egun balioduneko epea izanen da, aipatu espedienteak ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, idatziz, Udalaren erregistro orokorrean.

Hona hemen ukitutako lurren jabeen banakako zerrenda:

Zenbakia: 1. Titularra: Natalia Burgos, María Rosa eta Mario Burgos, Intudesa, S.A. Lurzatia: 125. Azalera, metro karratutan: 514,17. Lurzoruaren balioa: 1.206.397. Ordainsaria, ukitua izateagatik (ehuneko 5): 1.266.717. Guztira (ehuneko 16): 1.469.392.

Zenbakia: 2. Titularra: Puebla Gil senideak. Lurzatia: 155. Azalera, metro karratutan: 5,85. Lurzoruaren balioa: 13.726. Ordainsaria, ukitua izateagatik (ehuneko 5): 14.412. Guztira (ehuneko 16): 14.412.

Zenbakia: 3. Titularra: Tronzayres, S.A. Lurzatia: 187. Azalera, metro karratutan: 273,18. Lurzoruaren balioa: 640.962. Ordainsaria, ukitua izateagatik (ehuneko 5): 673.010. Guztira (ehuneko 16): 780.692.

Zenbakia: 3. Titularra: Ana María Zamora Sáinz. Lurzatia: 189. Azalera, metro karratutan: 207, 28. Lurzoruaren balioa: 486.341. Ordainsaria, ukitua izateagatik (ehuneko 5): 510.568. Guztira (ehuneko 16): 510.568.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren batean. Zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0106097