93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak 2001eko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honakoa erabaki zen:

Ikusita AR7-A banaketa eremuko plan partzialaren proiektua, José Martín Errea Rodríguez jaunak prestatua eta Tafallako Udalak sustatua baita.

Kontuan hartuz Udaleko zerbitzu teknikoek luzatutako txostena eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, presaz bildu baitzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 117. artikuluak eta hurrengoek xedatutakoa aplikatuz, erabaki da:

Lehenik.-Hasiera batez onestea Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR-7A banaketa eremuko plan partzialaren proiektua.

Bigarren.-Proiektua jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, "Diario de Navarran", "Diario de Noticiasen" eta Udaleko oholean iragarkia argitaratuz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Tramite egintza denez, ezin zaio errekurtsorik paratu administrazio bidean, eta horixe ematen dizut aditzera behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106095