I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
853/2001 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa Laguntzeko Zerbitzurako kromatografo ioniko bat erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Esleipena egin duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C13/2001.
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: kromatografo ioniko bat erostea.
3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma: Lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 13.500.000 pta. (81.136,63 euro).
5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948) 169016.
d) Telefaxa: (948) 199661.
6.-Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, 14:30era arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).
7.-Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar gela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).
c) Ekonomia proposamenak irekitzeko ordua eta tokia Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko da, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.
8.-Iragarkien gastuak: Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0107498