93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

852/2001 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa Laguntzeko Zerbitzurako ADN sekuentziadore bat erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egin duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C12/2001.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: ADN sekuentziadore bat erostea.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 12.603.905 pta. (75.750,99 euro)

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Telefonoa: (948) 169016.

d) Telefaxa: (948) 199661.

6.-Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

7.-Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Ekonomia proposamenak irekitzeko ordua eta tokia Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko da, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8.-Iragarkien gastuak: Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0107497