93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko uztailaren 18koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako, ekipamendu mikroinformatikoaren 5. lotearen hornidura prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 5. lotearen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 5. lotea hornituko duen enpresa hautatzea (2001/87 espediente zenbakia).

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikatzeko prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko era: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 30.832.500 pezeta.

-Egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko abuztuaren 27ra arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2-behea, Iruña) bulego egun-orduetan.

-Agindu ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2001eko irailaren 10eko 10:00etan, Zerbitzu horretako bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hemezortzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: a0107764