93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

182/2001 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Lesakako (Nafarroa) San Martin parrokiako bost erretaula barroko hauek Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena: erretaula nagusia, Santa Katalinaren erretaula, Errosarioko Ama Birjinaren erretaula, Bakardadeko Ama Birjinaren erretaula eta Gurutzatuaren erretaula.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak apirilaren 12an eman 103/1999 Foru Aginduaren bidez, Lesakako (Nafarroa) San Martin parrokiako bost erretaula barroko hauek Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen: erretaula nagusia, Santa Katalinaren erretaula, Errosarioko Ama Birjinaren erretaula, Bakardadeko Ama Birjinaren erretaula eta Gurutzatuaren erretaula.

Foru Agindu berean espedientea jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea jarri zen. Ez zen alegaziorik bat ere aurkeztu epe horretan.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeak aldeko irizpena eman du erretaula horiek Interes Kulturaleko Ondasun deklaratuak izan daitezen.

Interes Kulturaleko Ondasunak deklaratzeari buruzko urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek deklaratuko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko uztailaren biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Lesakako (Nafarroa) San Martin parrokiako bost erretaula barroko hauek Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea: erretaula nagusia, Santa Katalinaren erretaula, Errosarioko Ama Birjinaren erretaula, Bakardadeko Ama Birjinaren erretaula eta Gurutzatuaren erretaula.

Foru Dekretu honen xede den ondasunaren azalpen osagarria deklarazio espedienteko dokumentazioan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0107653