93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

727/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, San Adrianen eta Jurramendiko Mankomunitatean ingurumen arloko auditoretzak lehiaketa irekiaren bidez kontratatu eta tokian tokiko agendak 21 hasteko espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, San Adrianen eta Jurramendiko Mankomunitatean ingurumen arloko auditoretzak kontratatu eta tokian tokiko agendak 21 hasteko espedientea kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: San Adrianen eta Jurramendiko Mankomunitatean ingurumen arloko auditoretzak kontratatu eta tokian tokiko agendak 21 hasteko espedientea kontratatzea.

-Adjudikatzeko era: lehiaketa bidez eginen da adjudikazioa.

-Lizitazio prezioa: gehienez ere 26.000.000 pezetakoa izanen da, BEZa barne (156.263,15 euro).

-Egiteko epea: hamabi hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:30a baino lehen.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena, irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hamazazpigarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuko Idazkaritza teknikoan (Alondegi kalea, 1- 2. solairua, Iruña) eta http://www.cfnavarra.es/medioambiente webgunean daude.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ................. J/A, adinez nagusia, ....... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........... kalea), ........ lanak lehiaketa bidez adjudikatzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta ......... pezetaren truke (zenbakiz).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0106766