93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

191/2001 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Irunberriko Udaleko 120 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren Alfredo Berrio Carbonell jaunari saltzeko.

Irunberriko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 120 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail hori 4. poligonoko 588. lurzatiaren parte bat da eta "Lardin" parajean dago.

Desafektazioaren xedea da Alfredo Berrio Carbonell jaunari saltzea, herrigunetik kanpo nekazaritzako biltegi bat izateko nabe bat bertan eraiki dezan.

Irunberriko Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko uztailaren biko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Irunberriko Udaleko 120 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lur hori 4. poligonoko 588. lurzatiaren parte bat da eta "Lardin" parajean dago.

2. artikulua. Irunberriko Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lur hori Alfredo Berrio Carbonell jaunari saltzeko, herrigunetik kanpo nekazaritzako biltegi bat izateko nabe bat bertan eraiki dezan.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Irunberriko Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Irunberriko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko kartografia ofizialean adierazi. Halaber, aldaketaren berri emanen die Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0107662