93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A B A L T Z A

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoa betez, 15 egun balioduneko epea ematen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legez ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonek, Bake epaile edo ordezko izateko interesik baldin badute, behar den eskabidea aurkez dezaten Idazkaritzan, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Zabaltzan, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, José Ramiro Izcue Serrano.

Iragarkiaren kodea: A0107715