93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E L A S K O A I N

Belaskoaingo Udal Plana egiteko lanak adjudikatzeko lehiaketa

Xedea: Belaskoaingo Udal Planaren proiektua idazteko lantalde teknikoa hautatzea.

Adjudikazioa: lehiaketa bidez, prozedura irekian.

Proposamenen aurkezpena: Belaskoaingo Udaleko bulegoetan, astearte eta ostegunetan, goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Prezioa: hiru milioi eta laurehun mila pezeta, (3.400.000 pezeta), BEZa barne. 20.434,41 euro, BEZa barne.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, Belaskoaingo Udaleko bulegoetan.

Belaskoainen, bi mila eta bateko uztailaren hamazazpian. Jarduneko alkatea, José Javier Fernandez Sola.

Iragarkiaren kodea: A0107714