III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia, haurrendako jostailuak erosi eta paratzeko
Udalak onetsia, 2001eko uztailaren 5eko osoko bilkuran.
Kontratazioaren aurrekontua: gehienez ere 40.000.000 pezeta (argibide gisa, 240.404,84 euro).
Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 800.000 pezeta (argibide gisa, 4.808,10 euro).
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Baldintzen plegua: Mantenimendu Departamentuan (Udaletxeko 4. solairua), jendearen eskura.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0107713