93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U G I

Oihan enkantea

Eugiko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, iragarkiari erantsitako ereduaren araberako plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra. 285 pago, 389 metro kubiko zur eta 58 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa, % 10 beheratuta: 6.333.120 pezeta.

Proposamenak, lotearen ehuneko 2ko gordailuarekin edo gordekinarekin batean, Eugiko Kontzejuaren idazkaritzan aurkeztuko dira, plegu itxietan, hamaborzgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskaintzak justu horren ondoren irekiko dira.

Enkantean parte hartzeko, nahitaez aurkeztu beharko da enpresaren sailkapen agiria.

Baldintza fakultatiboak Eugiko Kontzejuaren idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Eugin, bi mila eta bateko uztailaren hamabian. Kontzejuburua, Nicolás Urrutia Egozkue.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................................., bizilekua: ................., helbidea: ..............., N.A.N./I.Z.F.: ........., oihan lote hau (zenbakia) ... esleitzea eskatzen dut, pago kopuru honetakoa: ...., haren salmenta egun honetan ........ iragarri baitzen, zenbaki honetako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean: ........ Balorazio teknikoa eta ezarritako baldintza guztiak onartzen ditut eta diru hau eskaintzen dut ........ (letraz eta zenbakiz) ......... pezeta.

.........(e)n, 2001eko .......aren .....(e)an.

(Lizitatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0107709