93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Lehiaketa publikorako deialdia, Altsasuko Udaleko hainbat eraikin eta instalazio garbitzeko zerbitzua kontratatzeko

Udalbatzak, 2001eko ekainaren 28an eginiko osoko bilkuran, udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa arautu behar duten baldintza administratiboen plegua onetsi zuen, honako baldintza orokor hauen arabera:

Lizitazioaren helburua: ondoko udal eraikin hauek garbitzeko zerbitzua kontratatzea: udaletxea, Zelandiko ikastetxea, mojen eraikina, Lavadero-eraikina eta Altzania- zentroa.

Esleitzeko bidea: lehiaketa publikoa

Esleipenaren prozedura: irekia

Lizitazioaren prezioa: kontratuaren prezioa 10.000.000 pezetakoa (60.101,21 euro) izanen da, BEZa barne.

Iraupena: bi urte. Iraupen hori alda edo luza daiteke, gehienez ere 6 urte arte.

Lehiaketan parte hartzeko bermea: lizitazioaren prezioaren % 2.

Eskaintzak aurkeztu behar dira: Udal Erregistro Orokorrean, 26 egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, azken egun balioduneko 14:00ak arte. Azken egun hori larunbata izanez gero, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan azaltzen direnak.

Agiri administratiboak irekiko dira: proposamenak aurkezteko azken egunaren ondoko bigarren egun balioduneko 11:00etan, edo hurrengo egun baliodunean, baldin eta bigarrena larunbata bada. Ondoren, agiri teknikoak irekiko dira eta pleguan ezarritako irizpideen arabera baloratuko.

Agiri ekonomikoak irekiko dira: agiri teknikoak ireki ondoren.

Baldintza plegua lizitatzaileen eskura dago, aztertzeko, Udal Erregistro Orokorrean.

Altsasun, bi mila eta bateko uztailaren hamahiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0107702