93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Lehiaketa publikorako deialdia, Altsasuko Udala pala retroeskabadora batez hornitzeko kontratua

Udalbatzak, 2001eko ekainaren 28an hartutako erabaki baten bidez, pala retroeskabadora batez hornitzeko kontratazioa arautu behar duten baldintza administratiboen plegua onetsi zuen, ondoko baldintza orokor hauen arabera:

Lizitazioaren helburua: Altsasuko Udala pala retroeskabadora batez hornitzeko kontratazioa.

Esleitzeko bidea: lehiaketa publikoa

Esleipenaren prozedura: irekia

Lizitazioaren prezioa: kontratuaren prezioa 10.500.000 pezetakoa (63.106,27 euro) izanen da, BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko bermea: lizitazioaren prezioaren % 2.

Eskaintzen aurkezpena: eskaintzak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, 26 egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, eta azken egun balioduneko 14:00ak arte. Azken egun hori larunbata izanez gero, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan azaltzen direnak.

Agiri administratiboak irekiko dira: proposamenak aurkezteko azken egunaren ondoko bigarren egun balioduneko 11:00etan, edo hurrengoan, baldin eta bigarren egun hori larunbata bada. Ondoren, agiri teknikoak irekiko dira eta pleguan ezarritako irizpideen arabera baloratuko.

Agiri ekonomikoak irekiko dira: agiri teknikoak ireki ondoren.

Baldintza plegua lizitatzaileen eskura dago, aztertzeko, Udal Erregistro Orokorrean.

Altsasun, bi mila eta bateko uztailaren hamahiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0107701